Skip to main content

Gurean Gaur

Leire Ferro (Elhuyar): "Familian etxean egiteko zientzia erronkek harrera ederra jaso dute"

2020-05-05
#NikEtxeanEsperimentuak ekimenaren eguteki berria aurkeztu du Elhuyar fundazioak. Apirilean izandako arrakastaren ondoren, maiatzean ere hainbat jarduera antolatu dituzte. Astelehenetik ostegunera zientza erronkak egingo dituzte egunero, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldiak egingo dituzte.
Ainhize Muniozguren (Abokatua): "Epaitegietan dena eten da alarma egoeran"

2020-05-05
Koronabirusaren izurritearen ondorioz martxan jarritako alarma egoerak etenaldiak eragin ditu hainbat sektoretan. Horietako bat epaitegiak izan dira. Ainhize Muniozguren abokatuak azaldu digu egun duten egoera.
Mila urteko historiak begiratzen gaitu

2020-05-04
Jauregizarrearen bitartez, milaka urte dituen jauregi honek gure kulturaren iragana, oraina eta etorkizuna lotzen ditu Xabier eta Beatrizen eskutik.
Bilbao.euskarazek webgunea berritu du

2020-05-05
Euskarak hirian dituen ekimenak edota hizkuntza ikasteko dauden diru-laguntzen informazioa jasotzen du. Horrez gain, Bilboko datu soziolinguistikoak txertatu dituzte.
Ugo Mayor (Ikertzailea): "Ikerkuntzari edo zientziari ez zaio onartu horrelako momentu batean duen balioa edo ez dago tresnarik"

2020-05-05
Eusko Jaurlaritzak eta EHUk hitzarmena sinatu berritan, dozenaka euskal ikerlarik garatu duten protokoloa koordinatu duen Ugo Mayorrekin hitz egin dute Naiz Irratian. Elkarrizketan azpimarratu du ez duela ulertzen euren testak martxan jartzeko atzerapena.
31 PCR positibo berri eta 17 hildako zenbatu dituzte Euskal Herrian azken 24 orduotan

2020-05-05
Krisia hasi zenetik 22.987 kasu baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian eta guztira 1.824 lagun hil dira.
 
bannerra

bannerra