Skip to main content

Gurean Gaur

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia atzeraldian sartu da

2020-09-18
Covid19ak ekonomia jomugan duela, enpresek egin nahi dituzten kaleratzeen aurrean protestan dihardute ITP eta Tubacexeko langileek. Bateginik, mobilizazio aldi hasi dute ere Osakidetzako langileek eta herritarrek kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde. Gainera, EAEko ekonomia atzeraldian dago, bi hiruhilekotan jarraian Barne Produktu Gordinak (BPG) behera egin ostean; izan ere, apiriletik ekainera bitartean % 19,5 egin du behera. Bestaldetik, ekonomia kolpe latza jasaten ari den unean Espainar Estatuko bankurik handiena sortu da, Caixabank eta Bankiaren fusioak argi berdea jaso baitzuen bart.
Enrique Villarreal 'El Drogas': "Ikuskizunen arloaren etorkizuna latza izango da, baina ukabila estutu, eta aurrera begiratu beharra dago"

2020-09-18
Enrique Villarrealek, El Drogasek, elkarrizketa eskaini dio Hamaika Telebistari, Zinemaldian estreinatuko den hari buruzko dokumentalaz hitz egiteko. Elkarrizketa osoa astearteko Nafarroa Gaur saioan izango da ikusgai.
519 kasu atzeman dira ostegunean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo baino 60 gutxiago

2020-09-18
EAEn 519 kasu antzeman ziren ostegunean, asteazkenean baino 60 gutxiago. Herrialdeka Bizkaia da positibo gehien bildu dituena, 232; Araban, asteazkeneko gorakada handiaren ondoren, behera egin eta 85 positibo antzeman dira. Gipuzkoan, bestetik, aurreko egunean baino 2 kasu gehiago aurkitu dituzte, 190. EAEtik kanpo bizi diren 12 lagunek ere positibo eman dute PCR proban.
Joxe Abaurrea zinegotziaren aurkako salaketa jarri du Iruñeko NA+ek, iazko uztailaren 6ko gertakariengatik

2020-09-18
Joseba Asironek lehenik eta behin azpimarratu du epaia ez dela irmoa eta zentzu horretan adierazi du Abaurrearen “errugabetasuna defendatzeko” prest dagoela udal taldea.
Martxan da Darabilbo programaren iraileko edizioa

2020-09-17
Aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena berriz heldu da Bilbora oporrak eta gero. Programa Bilboko Udalaren eskutik dator, Euskara eta Hezkuntza Sailaren bitartez eta Hiriko Euskaltegi Sarearen lankidetzaz. Asmoa, euskara ikasten ari direnen artean zein benetan euskaraz bizi nahi dutenen artean hizkuntza suspertzea da. Horixe nola egiten den azaldu du Aitor Argote programaren kideak.
“Alerta gorrian” dagoela salatu du ikuskizunen sektoreak

2020-09-18
Bilbon, Gasteizen eta Iruñean kultur arloko profesionalak kalera atera dira bart ikuskizun eta ekitaldi "seguruak" aldarrikatzeko. Muga mugan dagoen sektorea da, pandemiak gogor jo duena. Gobernuari eta Lan, Ogasun, Gai Ekonomiko, Kultur, Kirol, eta Industria sailei eskatzen diete datozen asteetan sektoreen honen iraupena bermatzeko urgentziazko neurriak hartu ditzaten. Baita, haien esanetan, “beharrak aztertuko dituen mahai sektoriala berehala sor dezaten” ere. Sektorean oraindik langabezia-zifrarik ez duten arren, aurreratu dute data hauetan gauzatutako lan-bolumena % 10ekoa dela aurreko urteekin alderatuta.
 
bannerra

bannerra