Skip to main content

Gurean Gaur

Hamaika Telebista LTD kanalez aldatuko da heldu den ostegunean hilaren 17an Iruñerrian

2020-09-15
Emisioaren multiplexaren aldaketak direla eta 38.enetik 39.era mugituko da euskarazko telebista digitala.
Pentsiodunek mobilizazioa deitu dute irailaren 19rako

2020-09-14
Pentsiodunak astelehen batez elkartu dira gaur Bilboko udaletxearen aurrean, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Pandemia aurreko aldarrikapenez gain, nagusien egoitzetan bizi den egoera salatu dute eta larunbaterako mobilizazioak deitu dituzte.
Haserre Gaua, azkena izateko itxaropenarekin

2020-09-14
EPPK-k «samina» azaldu du Gonzalez Solaren heriotzarengatik, eta gaineratu du egungo espetxe politika «gizagabeak» arduradun «zehatzak» dauzkala. Kolektiboaren agiria larunbatean Sortuk Haserre Eguna deituriko ekimena eta gero iritsi da. Ekintzan, salbuespenezko kartzela-politikaren ondorioz hildako 49 euskal herritarren aurpegiek Espainiako Gobernua interpelatu dute Bilbon duten egoitzan, Igor Gonzalez Solaren heriotzaren ostean egindako gau batean.
Hezkuntza greba "justifikaezina" dela uste du Urkullu lehendakariak

2020-09-14
Koronabirusak eragin zabala izan du kurtsoaren lehenengo astean eta, Euskal Herri osoan, 50 zentrotik gorak klaseak bakartu edo ateak itxi behar izan dituzte. Hala ere, Urkulluk beharrezko baliabide guztiak erabiliko dituztela adierazi du eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ere grebaren eraginkortasuna jarri du kolokan.
Nafarroan eginiko PCR proben %11 baino gehiago positiboak izan dira

2020-09-14
Dagoeneko elkarte gastronomikoak itxita daude, eta senide inguruko zein lagun arteko topaketak 6 lagunetara mugatu ditu Osasun kontseilariak. Ostalaritza establezimenduak ez diren salmenta puntuek gainera asteburutik debekaturik dute alkoholaren salmenta gaueko hamarretatik aitzinera.
Nafarroako Gobernuak bizikletaren konponketak diruz lagunduko ditu

2020-09-14
Azaldu dute egun “bizikletaren erabile herritarren %2ak baino gutxiago erabiltzen” duela.
 
bannerra

bannerra