Skip to main content

Gurean Gaur

Nafarroako tabernetan eguerditik aurrera mahaian soilik kontsumitu ahal izango da asteburutik aurrera

2020-09-11
Gaur iragarri dituzte COVID19ari aurre egiteko neurriak. Neurriok asteburuan sartuko dira indarrean osasun kontseilariak sinatutako foru aginduz. Bestalde, heldu den astean zigor neurri gogorragoak aplikatzen hasiko direla adierazi dute, foru dekretu berria Gobernu batzordean onartu ostean. Iragarritako neurriak 15 eguneko iraunkortasuna izango dute behin behinean.
Ipar Euskal Herria "gune gorri" izatera pasa da

2020-09-11
Erabakia Parisen hartuko dute, baina Akitania Berriko Eskualdeko Osasun Agentziaren txostena zehatza da. Jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herria parte den Pirinio Atlantikoetako departamendua, Girondekoa bezala, "arrisku handiko eremua" izango da. Horrek suposatzen du mugikortasuna mugatuta izango dutela biztanleek, gehienez 100km-ko zirkulu batera. Honekin batera, Pirinio Atlantikoetako prefeturak epidemiaren hedapena geldiarazteko neurri murriztaileagoak hartzeko atea irekitzen da. Frantziako Gobernuaran azken asmoen artean dago, berrogeialdia betetzeko epea astebetera murriztea. Momentuz, herritar guztien konfinamendua baztertuta dago, baina bilerak murrizteko aukera aztertzen ari dira, baita pribatuak ere, Erresuma Batuko ereduari jarraituz. Azken 24 orduetan ia 10.000 kasu berri erregistratu dira Frantzian. Azken bi asteetan, 130 kasu erregistratu ditu herrialdeak ehun mila biztanleko, Europako tasarik handienetako bat.
“Gazte langileen etorkizunaren alde” egiteko mobilizazioa deitu dute LABek eta Ernaik Nafarroan

2020-09-11
LAB sindikatuko eta Ernai gazte antolakundeko hainbat kide Nafar Lansarearen Iturrondo Enplegu Agentzia Integralaren Burlatako egoitzan sartu dira gaur, Nafarroako Gobernuari eskatzeko neurri eta politika eraginkorrak har ditzan gazteen etorkizun eta lan-baldintza duinak berma ditzan.
Haserre Gaua, «espetxe politika hiltzailearen» kontra

2020-09-11
‘Haserre Gaua’ izeneko mobilizazioa deitu du Sortuk Bilbon larunbat gauerako. Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren ostean, Gobernu espainolaren «inakzioa» salatzeko eta espetxe-politikaren aldaketa bat exijitzeko antolatu da ekimena.
Maddi Ane Txoperena Iribarrenek jaso du aurtengo Igartza saria “Ez erran inori” eleberriaren proiektuarengatik

2020-09-10
Maddi Ane Txoperena kazetari, bertsolari eta idazleak jaso du aurtengo Igartza saria “Ez erran inori” eleberriaren proiektuarengatik. Liburuak Lidek haurtzaroan sufritutako sexu abusuak kontatuko ditu hainbat ikuspegi, ahots eta emoziotatik, sentimenduen isla diren gorputz adierazpenak ardatz hartuta.
“Ekoizpen ekologikoaren ahaleginaren isla izango da” Nafarroa Ekologikoa azokaren 5. edizioa

2020-09-10
Nafarroako Nekazal Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluko presidenteak, Edorta Lezaunek, azpimarratu du, urtean zehar ekoizleek duten “hitzordu garrantzitsuena dela”.
 
bannerra

bannerra