Skip to main content

Gurean Gaur

Aleksei Navalni Errusiako oposizioko kidea komatik esnatu da

2020-09-08
Ospitaleratua egin den Berlingo zentrotik adierazi dutenez, “hitzezko estimuluei erantzuten die”. Iragan astean Alemaniako Gobernuak aditzera eman zuen, "Novichok motako agente neurotoxiko batekin" pozoitu zutela Navalni Errusiako oposizioko kidea, nabarmenduz “arma kimikoekin egindako atentatu baten biktima” izan dela oposizioburua. Berlingo ospitaleak orain ateratako oharrean zehazten da “oraindik goizegi” dela pozoitzeak epe luzera eragin dakizkiokeen ondorioak antzemateko eta aztertzeko.
Bizi kalitatea hobetzeko asmotan

2020-09-07
Fibrosi kistikoa gaixotasun genetikoa da, herentziaz jasotzen da. Muki lodiak batzea eragiten du biriketan, gibelean, pankrean eta hesteetan. Ondorioz, organoak kaltetzen joaten dira eta infekzioak jasateko aukerak handitzen dira. Bikendi Gonzalezen semari jaioberritan diagnostikatu zioten gaixotsuna eta beraien egunerokotasuna kontatu digu.
Juanma Intxaurrandieta (INTIA): "Ostalaritzari ezarritako mugek zuzenean kaltetu dituzte ekoizleak"

2020-09-07
Pandemiaren eragin ekonomikoa bortitza izan da sektore askotan. Aurpegi anitz izan ditu talka honek eta sarri kate erreakzioa eragin du, sektore batetik bestera. Besteak beste ostalaritzari eta gaueko aisialdiari ezarritako mugek zein ospakizunetako murrizketa eta debekuek, zuzenean kolpatu dute lehen sektorea
Pentsiodunek "erantzukizuna" eta "azalpenak" eskatu dizkiete agintariei koronabirusak zaharren egoitzetan eragin duen egoeragatik

2020-09-07
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek Erkidegoko Fiskaltza nagusiarekin bilera izan dute, nagusien egoitzen egoera jasotzen duen txostenaren inguruan eztabaidatzeko. Txostenean Covid-19ak pertsona nagusiengan sortu duen egoerari buruzko informazioa jaso dute. Hain zuzen, nabarmendu dute koronabirusak hildako pertsonen %38a adinekoen egoitza publiko, pribatu nahiz itunpekoetan hil dela, eta “erantzukizunak” eta “azalpenak” eskatu dizkiete agintariei.
AHTren aurka protesta egiteko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren eraikinean kateatu dira Mugitu!-ko kideak

2020-09-07
Eskatu dute “trenaren obrak gelditzeko” eta azpiegitura “erraldoiarentzako diru kantitate eskergak gizartearen beharrei erantzuteko bideratzeko”.
Maria Kolesnikova atxilotu dute, Bielorrusiako oposizioko burua

2020-09-07
Maria Kolesnikova oposizioaren presidentetzarako hautagaitzako buruzagietako bat atxilotu dute Minsken, Bielorrusiako hiriburuan. Bestetik, milaka pertsonek egin dute bat asteburuko manifestazioekin Bielorrusian Alexandr Lukashenko presidentearen dimisioa eskatzeko.
 
bannerra

bannerra