Skip to main content

Gurean Gaur

Nafarroako Gobernuak espazio publikoaren erabilera eta baldintzak aztertuko ditu

2020-09-07
Hainbat lansaio egingo ditu Foru agintaritzak erkidegoko hainbat herri eta eskualdetan pandemia osteko egoerak utzitako gabeziak aztertu eta horiei aurre egiteko.
Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua

2020-09-07
Iñigo Urkulluk lehendakari karguaren zina egin duen egun berean jakitera eman ditu Jaurlaritzak sailburuen izenak. Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua: sei gizonek eta bost emakumek osatuko dute, EAJren eta PSEren artean banatuko dituzte sailak, ez dago independenterik, eta aurreko gobernua baino euskaldunagoa izango da.
Kirolak asteburuan utzi duena

2020-09-07
Ez-ohikoak izaten ari dira Kontxako Banderako jardunaldiak. Emakumezkoetan lehia Oriok irabazi du lehen asteburu honetan. Halaber, tarte gehiegi ez dio atera bigarrenari, Donostiarrari, borroka estuan ibili ostean. Gizonetan Hondarrabiak irabazi du eta aurrera pauso erraldoia eman du Kontxako Bandera hirugarrenez jarraian irabazteko. Bestalde, Odei Jainagak bi metroan hobetu du xabalinako Espainiako marka. Tourrean, Gaur etaparik ez da egongo. 600 PCR proba egingo dituzte antolakuntza eta kirolarien artean eta asteartean jakinaraziko dituzte emaitzak. Azken jardunaldia, Pirinioetako bigarren etapa Pogacarrek irabazi du, bost txirrindulariko taldean helmugaratu da, tartean Mikel Landa arabarra. Lointek Gernika, Saskibaloiko Euskal Kopako txapeldun da. Futbolean, Realak bereganatu du Euskal Herria Txapela Osasunaren aurka 1-0 irabazita. Azkenik, eskubaloian, Bidasoa-Irunek aurrera egingo du Europan.
Eskolak ixteko erabakia Espainiako Osasun Ministerioarekin eta inguruko erkidegoekin kudeatzeko eskatu die Sanchezek autonomietako buruei

2020-09-04
Telematikoki egindako bileran, Sanchezek “hitzarmen taktiko” bat eskatu die erkidegoetako presidenteei, eta azpimarratu du eskolak ixteko erabakia alde bakarrez hartzeak birusaren hedapena leundu beharrean, kontrako efektua eragin dezakeela. Sanchezek ohartarazi du lurralde batean hartutako erabakiak alboko lurraldean eragina izan dezakeela.
Aske geratu dira VOX-en aurkako Santurtziko protestan atxilotutako 15 lagunak

2020-09-04
Orotara 200 bat lagunek egin zuten protesta alderdi ultraeskuindarraren ekitaldiaren inguruan eta horietatik 15 atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak eragitea egotzita. Goizaldean hasi dira aske geratzen bermea ordainduta manifestariak, bermea ordaindu ostean.
Parisek "trantsizio energetikoan" inbertitu eta enpresei zergak jaitsiko dizkiela iragarri du

2020-09-04
Frantziako gobernuak 100 mila milioi euroren France Relance plana onartu du pandemiak jarduera sozioekonomikoan eragindako kalteak konpontzeko. 100.000 milioi euro Frantziako BPGaren %4 inguru dira, zor publikotik aterako dituenak gobernuak. Diru iturri nagusia, %40, halaber, Europar Batasunaren Next Generation EU planetik iritsiko da. Izan ere, azken honen diru-laguntzak emateko baldintza bat da trantsizio energetikoan inbertitzea, eta hala egingo duela agindu du Parisek.
 
bannerra

bannerra