Skip to main content

Gurean Gaur

Nekane Balluerka ez da aurkeztuko EHUko errektore izateko

2020-09-10
Nekane Balluerkak azaroan utziko dio Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateari. Hala, ordiziarrak ardura horretara berriz aurkeztuko ez dela iragarri du Vocento taldearekin eta Berriarekin egindako elkarrizketa batean.
Kiskali den migrazio politika

2020-09-10
Sute berri bat piztu da asteazken arratsaldean Moriako errefuxiatuen gunean, orain arte erreta ez zeuden guneak kiskali dira. Migratzaileen zentro gehiena suntsitu zuen sua piztu eta 24 ordura gertatu da bigarren sutea.
Parte hartu ala paso egin?

2020-09-10
Parte hartu ala paso egin: gazteen ikasketa politikoak aztergai izeneko txostena plazaratu du Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldeak. Ondorioetako bat zera da: egungo gazteak politika instituzionalarekiko urrun kokatzen direla. Baina, horrek ez du esan nahi, jarduera politikorik ez dutenik. Hortaz aritu da Iker Iraola Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Azaldu duenez, praktika politiko berritzaileak garatzeko joera nabarmentzen ari da Euskal Herriko gazteen artean.
Telelana arautuko duen legearen negoziaketetan aste erabakigarria izan daiteke

2020-09-10
Azken zirriborroaren arabera, telelana, borondatezkoa da, langileak zein enpresak etxetik lan egitearen hautua atzera bota dezake eta gastuen inguruan enpresarekin heldu behar da behargina adostasunera. Hala ere, administrazio publikoko langileen inguruko irizpiderik ez du jasotzen proposamenak. Lege honek dituen ertzak aztertu ditugu Angel Elias EHUko lan harremanetako dekanoarekin.
LABek mobilizatzen jarraitzeko deia egin du "langile klaseak behar dituen akordioak lortzeko"

2020-09-09
LABek prentsaurrekoa egin du gaur, Covid 19ak hainbat esparrutan eragin duen egoera baloratzeko. Garbiñe Aranburuk adierazi duenez, egoera honetan norbanakoen ardura “ukaezina” da, baina nabarmendu du “jasangaitza” dela “erantzukizun horien atzean dauden ardura politikoak ezkutatzea”.
Lesbos uharteko Moriako migratzaileen kanpalekua kiskali da

2020-09-09
Bart gauean sua piztu da Moriako migratzaileen kanpalekuan, Lesbos uhartean. Protestetan piztu ziren suteak. Izan ere, kanpalekuetan 35 koronabirus kasu baieztatu dituzte orain arte, eta bart beste 125 lagun jarri zituzten berrogeialdian, baina kanpalekuko arduradunek ez zieten inolako azalpenik eman horiei, eta protestak piztu ziren. Zaporeak elkarteko kideek laguntza eskatu dute, eta diru ekarpena bi kontu korronte jarri dituzte herritarren eskura: ES32 2095 5011 80 9115250322 (Kutxabank) eta ES71 3035 0103 88 1030035880 (Laboral Kutxa).
 
bannerra

bannerra