Skip to main content

Gurean Gaur

Lehen lekualdaketak Lesbosen, protesta artean

2020-09-14
Milaka pertsonek jarraitzen dute errepide bazterretan bizitzen, Moriako kanpalekuko sutearen ostean, Lesbos uhartean. Atzo hasi ziren lekualdaketak, Morian bizi ziren 12.000 pertsonetatik 3.000 baino hartuko ez dituen kanpaleku berrira. Greziako agintarien arabera, guztientzako lekua egongo da, baina migratzaileek eta errefuxiatuek uko egiten diote lekualdaketari, eta “infernutik atera eta kontinentera iristea” eskatzen dute.
Patxarana: Bertako bazkalosteen altxorra

2020-09-11
Patxarana, Nafarroan etxekotutako basaranaren emaitza.
"Etorkizunera begiratzeko" erabakirik ez Morian

2020-09-11
Lesboseko irlan lanean diharduen Zaporeak elkarteak jakinarazi duenez, lantaldearekin kontaktu zuzena duen pertsona batek positibo eman du PCR proban eta, ondorioz, segurtasuna lehenesteko, elkarteko kideei ere PCR probak egingo dizkiete eta berrogeialdian jarriko dira emaitzak jakin arte. Hori dela eta, gaur sukaldea itxita izango dutela jakinarai dute. Eta, desinfektatu bitartean, beste Gobernuz Kanpoko erakundeekin aztertuko dituzte kozinatzeko aukerak. Malen Garmendia Zaporeak Lesbosen duen koordinatzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta, Moriako uneko egoera kontatu digu. Adierazi duenez, oso latza da uneko egoera.
Maddi Ane Txoperena (Idazlea): "Igartza saria bultzada ederra da, baina presio pixka bat ere sumatzen dut"

2020-09-11
Igartza Sarien XXIII. Edizioa irabazi du Maddi Ane Txoperena idazle, kazetari eta bertsolariak, “Ez erran inori” liburuaren proiektuagatik. Liburuaz, sormen prozesuaz eta irabazi berri duen sariaz hitz egin dugu berarekin.
Handitzen ari da COVID19aren ondorioz itxi dituzten ikastetxeen zerrenda

2020-09-11
Sei dira dagoeneko ateak itxi dituzten zentroak. Are luzeagoa da kasuren bat antzeman eta ikasle taldeak bakartu behar izan dituzten zentroen zerrenda. Horiek horrela, EAEko sindikatuek protestei eutsiko dietela iragarri dute, aste honetan Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriarekin bildu ostean ere.
Dantzaz beteko du Miarritze Maitaldiaren 30. edizioak

2020-09-11
Dantzak hartuko ditu Miarritzeko kale eta aretoak hurrengo egunetan, gaur hasiko baita Maitaldia dantza jaialdiaren 30. edizioa. 10 egunez, 23 dantza konpainiek bere lanak eskainiko dituzte. Thierry Mandalain koreografo eta jaialdiaren zuzendari artistikoak adierazi du zorionari eta amodioari buruz egingo duten urrats bat izango dela aurtengoa.
 
bannerra

bannerra