Skip to main content

Txapela buruan

Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa (Lehenengo zatia)

2020-10-21
Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Younesen euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu, baita Lakuntzako Marokoarren komunitateaz hitz egingo dugu. Guraso direnek D ereduan matrikulatu dituzte haien haurrak, baina zailtasun gehiago dute beraiek euskara ikasteko.
Stefany Sada, alai eta errebelde (bigarren zatia)

2020-10-16
Stefany Sada dugu aste honetako protagonista. Sei urte zituela etorri zen Kolonbiatik Iruñera, harrera familia euskaldunarengana. Ostiraleko saioan Sinarzubira joango gara, bertan egiten duten lana ezagutzera. Gero, Alde Zaharrera igoko gara lagun batekin izozki bat hartzera. Euskara eta lan munduaz hitz egingo dugu. Gainera Stefanyk proposamen bat dauka Hamaika Telesbitarentzat!
Stefany Sada, alai eta errebelde (lehenengo zatia)

2020-10-14
Stefany Sada dugu aste honetako protagonista. Sei urte zituela etorri zen Kolonbiatik Iruñera, harrera familia euskaldunarengana. Herrialde aldaketa, etorrera eta euskaraz bizitzen hasteaz galdegin diogu. Bere anaia, "Gomi", ezagutuko dugu. Jendartearen aurreiritziak ere hizpide izango ditugu.
Ritxi Azzena, Sardiniatik irribarrez (bigarren zatia)

2020-10-09
Ritxi da aste honetako izen propioa. Sardinian jaioa da. Asteazkeneko saioan bere euskaldutzen prozesuaz hitz egin zigun. Guarkoan, Eguzki irratian egingo duen saioaz mintzatuko digu. Gero, Ortzadar elkartera joango gara eta bertan Ainizerekin elkartuko gara. Barre artean Ortzadar zer den azalduko digute eta gero euskararen egoeraz eztabaidatuko dute.
Ritxi Azzena, Sardiniatik irribarrez (lehenengo zatia)

2020-10-07
Ritxi da aste honetako izen propioa. Sardinian jaioa, erasmus programaren bidez heldu zen Bartzelonara. Euskal Herriko beste hiru ikaslerekin elkartu zen ikasle pisuan. Haien bidez ezagutu zuen euskara. Gradua amaituta, Iruñera etorri zen bizitzera eta euskara ikasteari ekin zion. Ritxik badu zer kontatu hizkuntza gutxituez, sardoa baita Sardiniako jatorrizko hizkuntza. Baina, euskarari buruz eta "euskaldun berri" izateaz ere aritu da.
Laura Penagos, pasio handiko aktorea (bigarren zatia)

2020-10-02
Asteazkenean, Laura Penagos ezagutu genuen. Kolonbian entzun zuen euskara lehen aldiz. Gaurkoan, bere bikotearekin egungo euskararen egoeraz eztabaidatuko dug. Gero, Lauraren entsaio lekua ezagutuko dugu eta horretarako Irurtzungo kultur etxera joango gara. Bertan esku artean daukan euskarazko antzezlan berriaz hitz egingo digu: atzerrian lurra garratz.
 
bannerra

bannerra