Skip to main content

Txapela buruan

Laura Penagos, pasio handiko aktorea (lehenengo zatia)

2020-09-30
Laura Penagos aktorea da aste honetako Txapela Buruan saioko gonbidatua. Kolonbian entzun zuen euskara lehen aldiz eta liluratuta utzi zuen. Euskara komunitate batean barneratzeko tresna bezala irudikatzen du. Aktore kolonbiarraren eskutik, Etxarrengo Txoripanak dantza taldea ezagutuko dugu gainera.
Marc Febrer, menorcako bertsozalea (bigarren zatia)

2020-09-24
Aurreko asteazkenean Marc Febrer ezagutu genuen. Menorcan jaioan, Bartzelonako unibertsiatean euskara ikasten hasi zen. Gaurkoan, Baratza tabernara joango gara, bertako yoga irakaslea baita. Aisialdia euskaraz bizitzeko zailtasunez hitz egingo digu, eta lagun baten sorpresa ere jasoko du.
Marc Febrer, menorcako bertsozalea (lehen zatia)

2020-09-23
Marc Febrer Menorcan jaio zen, eta euskara ikasten hasi zen Bartzelonako Unibertsitatean ikasten ari zela. Amaitutakoan, Iruñera etorri zen euskara gehiago ikastera. Bertsozalea da eta bertso polit bat ere eskainiko digu.
Rabeb Ridene, Tunisian jaioa (bigarren zatia)

2020-09-18
Aste honetan Rabeb Ridene tunisiarra ezagutuko dugu. Altsasura bizitzera etorri zen bere senarrarekin. Gaurko saioan, bere okindegiaren ateak irekiko dizkigu. Bertan, euskarak eta arabierak hitz amankomunak dituztela ezagutuko dugu.
Rabeb Ridene, Tunisian jaioa (lehenengo zatia)

2020-09-16
Aste honetan Rabeb Ridene tunisiarra ezagutuko dugu. Altsasura bizitzera etorri zen bere senarrarekin. Alaba D ereduan matrikulatzea erabaki zuen, eta haren euskarazko lehenego hitzak entzutean bera ere ikasteko beharra sentitu zuen.
Dani Sanz, Madrilgo euskaltzalea (bigarren zatia)

2020-09-11
Aste honetan Dani Sanz ezagutzeko parada dugu. Madrilen jaioa, gaztetan maitemindu zen Euskal Herriaz. Eta, Iruñeara etorri bizitzera. Bigarren saio honetan, musika eta literaturaz jardun dugu. Musika talde bateko partide da, Egurre, eta bere lagunartea ere ezagutu dugu. Bukatzeko, Zaldiko ostatura joan gara, euskaraz idatzi eta argitaratu zuen liburuaz kontu kontari aritzera.
 
bannerra

bannerra