Skip to main content

Txapela buruan

Dani Sanz, Madrilgo euskaltzalea (lehenengo zatia)

2020-09-09
Aste honetan Dani Sanz ezagutzeko parada dugu. Madrilen jaioa, gaztetan maitemindu zen Euskal Herriaz. Eta, Iruñeara etorri bizitzera. San Frantzisko eskolan irakasle, Daniren egunerokoan sartuko gara buru belarri.
Yasmine Khris Maansri, hizkuntzen maitale (bigarren zatia)

2020-09-04
Yasmine Khris Maansri, aurreko saioan ezagutu genuen. Marseilan jaiotako iruindarra. Iaz iritsi zen Euskal Herrira, eta urte bakarrean euskarazko B2 maila lortu du. Joan den saioan euskaltegira lagundu genion. Oraingoan, lantokira joan gara. Ahotsa hedabidean dihardu. Lagunarteari ere egingo diogu tartea Katakrak kultur gunean.
Yasmine Khris Maansri, hizkuntzen maitale (lehen zatia)

2020-09-02
Yasmine Khris Maansri, Iruñean bizi den marseilarra da. Iaz iritsi zen Euskal Herrira, eta urte bakarrean euskarazko B2 maila lortu du. Gaurkoan, euskaltegira joan gara Yasminekin batera. Ondoren, itzulpegintza lanez jardun dugu bere etxean. Gainera, dei oso berezia jaso du!
Bihar Txapela Buruan saioaren estreinaldia Hamaika Telebistan!

2020-09-01
Irailaren 2tik aurrera Txapela buruan saioaren estreinaldia izango dugu Hamaika Telebistan. Asteazkenetan eta ostiraletan, 21:30etik aurrera, atzerritik Nafarroara etorri eta euskara ikasteko huatua egin duten hainbat pertsona ezagutuko ditugu. Ez hutsik egin!
 
bannerra

bannerra