Skip to main content

Gurean Gaur +

GUREAN GAUR+: Katalunia eta Iñigo Martinez (promoa)

2018-01-31

???? 21:30etatik aurrera #GureanGaur+ saioa Ekhiñe Ato, gaurkoan Delorean partikularrean sartu eta 1991 urtera joango da! ???? Itzultzean Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar bidelagun izango ditu #Katalunia zein #IñigoMartinez-en inguruan mintzatzeko! Ez galdu hamaika.eus-en

GUREAN GAUR+: Cabacas auzia, Katalunia eta Otxarkoaga

2018-01-24

Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibarrekin batera #Cabacas Iñaki Soto eta JoneGoirizelaiaren adierazpenak #Katalunia #Puigdemont#RajoyRepublica #Otxarkoaga eta beste hainbat kontu

GUREAN GAUR+: Cabacas auzia, Katalunia eta Otxarkoaga hizpide PROMOA

2018-01-24

21:30etan, GUREAN GAUR+ saioa Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibarrekin batera #Cabacas Iñaki Soto eta JoneGoirizelaiaren adierazpenak #Katalunia #Puigdemont

GUREAN GAUR+: Kataluniako parlamentuak presidente berria du eta Euskal Herrian presoen eskubideen aldeko mobilizazioaren hotsak

2018-01-18

Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, asteak emandakoari analisia egiteko beta hartu genuen. Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar solaskide genituela. Horiek horrela, Kataluniako egoera, behin Roger Torrent parlamentuko presidente gisa hautatu dutela bertako etorkizuna zein izango den aztertu genuen. Horrekin batera, Euskal Herrian presoen afera eta Blai Gazte Telebistaren sorrera aztertu genituen.

GUREAN GAUR+: Paris eta Bilboko mobilizazioak espetxe politika aldatzeko tresnak

2017-11-29

Abenduaren 9an Bagoaz-ek Parisen antolatu duen manifestazioaren aurretik, Frantziar Estatu osoan espetxe bira burutzen ari dira presoen egoeraz ohartarazi eta konponbidearen aldeko pausoak eskatzeko. Motxiladun umeen errealitatea ere gertutik ezagutu dugu.

Ondoren, urtarrilaren 13an, mobilizazioa egingo du Sarek Bilbon. Guzti honen inguruan hitz egiteko, Ekhiñe Atorrasagastiren gidaritzapean, Sare-ko kide den Inaxio Oiartzabal eta Egoitz Askasibar izan ditugu platoan. Telefono bidez, Bagoaz-eko Emilie Martin, Bakebidean-eko Anaiz Funosas eta HatortxuRock jaialdiko Aitor Agirrezabal izan ditugu.

GUREAN GAUR+: Indarkeria matxista eta Pasaiako auzia hizpide

2017-11-22

Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandio espetxera joango dira, Pasaiako alkate eta udal idazkari zirela, epailearen ustez justiziari traba egin ziola bi udaltzaini epaiketa batera ez joateko agindua eman zienean. Gaia, Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik jorratu dugu, Oihana Bartra eta Egoitz Askasibar gonbidatu gisa izan ditugu.

 
bannerra

bannerra