Skip to main content

Gurean Gaur +

GUREAN GAUR +: Hedabide publikoen aurkako jazarpena Katalunian

2017-10-26

Patxi Gaztelumendi kazetaria eta Sonia Gonzalez aktorea lagun izan ditugula, gaurkotasunari errepasoa eman diogu Ekhiñe Atorrasagastirekin. Zuzenean, Kataluniako azken ordua Beñat Zaldua eta Saioa Baleztenenaren eskutik jaso dugu. Horrekin batera, Gernikaren Egiak edo Pasaiako Badia ikus-entzunezko lanak ezagutu ditugu.

GUREAN GAUR +: Kataluniako egoera eta emakumeen egia itzaletik argira

2017-10-18

Gaurkotasunak ez du atsedenik hartzen eta Katalunian albisteak bata bestearen atzetik datoz. Azkena, PDeCAT alderdiaren eskutik, Puigdemont presidenteari independentziaren aldarrikapena egikaritzea eskatuz Espainiako gobernuak 155. artikulua aplikatuz gero.

Bestalde, azken asteetan, Foro Sozialaren eskutik, emakumezkoek pairatutako indarkeri mota ezberdinak azalaratzeko "Emakumeen egia" ekinbidearen eskutik. Honen inguruan aritzeko, Ixone Fernandez eta Miren Azkarate elkarrizketatu ditugu.

 
bannerra

bannerra