Skip to main content

Albisteak

Mutuen lege erreformaren kontra egin dute sindikatuek Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean

2014-04-28

Laneko Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte, enpresa eta erakundeei lan-istripuak eta gaixotasunak saihesteko neurri “eraginkorrak” eskatzeko. Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, urtero munduan 2,3 milioi pertsonak pairatzen dituzte lan-istripuak edo gaixotasunak. Goizean Bilboko Esperantza frontoian elkartu dira ELA sindikatuko ordezkariak . Sindikatuaren ustez, administrazioek lan istripuen datuak "ezkutatu" egin nahi izaten dituzte eta iragan urteko datuak "kezkagarriak" direla salatu du.

Eredu sozioekonomiko ezkertiar baten aldeko aldarrikapena egin du Sortuk

2014-04-28

Maiatzaren 1aren atarian, Sortuk eredu sozioekonomiko berri baten aldeko aldarrikapena egin du. Europak eta Espainiak ezartzen duten eredu neoliberala alde batera utzi nahi badu, Euskal Herriak bere bidea gauzatzen hasteko garaia duela azpimarratu dute. LABek maiatzaren 1erako antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du alderdiak.

LABek mutuen erreformak lan baldintzen prekarietatea areagotuko duela salatu du

2014-04-28

Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean manifestazioa egin du LAB sindikatuak Donostian. Mutuen erreformaren ondorioz, lan baldintzak zerbitzu pribatuen esku geldituko direla salatu du eta beraz, interes ekonomikoen arabera hartuko direla erabakiak. Honen aurrean, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari langileen osasuna zerbitzu publikoek kudeatzeko pausoak eman ditzatela eskatu die eta bien bitartean, sindikatuak lantokietan dinamikak abiatu ditu.

Lokarri elkarbizitza lantzen ari da

2014-04-25

Lokarrik azaldu du bere helburua ez dela gatazkako arazo guztiak bukatu arte lan egitea, hurrengo hogei urteetan euren esanetan amaituko ez direlako. Berria-ri jakinarazi dio bere lehentasuna "bakea eta elkarbizitza" lortzea dela, beste edozein gairi heldu aurretik; esaterako kontsultari.

Zulueta eta Enparantza abokatuak erabateko isolamenduan dituztela salatu du Etxeratek

2014-04-24

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei espetxean isolamendua eta bakartzea modu iraunkorrean aplikatzen ari zaiela salatu du gaur Etxeratek Bilbon egindako prentsaurrekoan. Han izan diren Enparantzaren emazteak eta Zuluetaren lagun batek berretsi dute "isolamendua erabatekoa" dela.

 

Aralarrek EAJri erabakitze eskubidea Madrilen menpe ez uzteko eskatu dio

2014-04-24

Aralarrek erabakitze eskubidearen aurrean, Madrilen jarrera "lotsagabea" kritikatu du. Hala ere, horrek baino gehiago EAJren jarrerak kezka sortu diola esan du. Erabakitze eskubidea Madrilgo agintarien eta negoziaketen menpe ez jartzeko eskatu dio. Jarrera horrekin euskal herritarrei iruzur egiten diela esan du. Muga bakarra herritarren nahia dela azpimarratu du.

 
bannerra

bannerra