Skip to main content

Albisteak

Herritarrak Gipuzkoako garraio zerbitzu berria eraikitzen ari dira

2014-04-10

Gipuzkoako Foru Aldundiak Herritarrekin ekimenaren barruan, Garraioa Hobetzen egitasmoa jarri zuen martxan iazko udazkenean. Herriz herri autobus zerbitzuaren inguruko iritzi eta ekarpenak jaso eta behin-behineko proiektua idatzi zuten. Orain honen berri ematen ari dira, iritzi gehiago jaso eta behin-betiko proiektua osatzeko. 2015eko urtarrilean egongo da martxan herritarrek egindako Gipuzkoako autobus zerbitzu berria.

Jesus Egiguren: "Euskal Herria nazioa behar dugu"

2014-04-09

Jesus Egiguren sozialistak bere azken liburua aurkeztu du: Euskal Herria, por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo. Bere gogoetak bildu ditu bertan. Euskal Herria suntsitzen ari garela esan du eta horren aurrean, Euskal Herria nazioaren beharra aldarrikatu du. Hori horrela, Espainiako agintarien menpe egongo ez diren euskal alderdiak egon beharko liratekeela agintean esan du. Esaterako, PSE-EE PSOEtik urrundu beharko litzatekeela.

Cabacasen heriotzaren bigarren urteurrenean justizia eskatu dute sindikatuek

2014-04-09

Iñigo Cabacasen heriotza eta gertaerak argitu ez izana salatzeko, giza katea egin dute PSE-EEren egoitzatik  Sabin Etxeraino LAB, ESK, EILAS, CGT eta CNT sindikatuetako kideek. Gaur bi urte, Ertzaintzak lau egun lehenago jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zen Athleticeko zalea.

Espainiako Gobernuaren inmobilismoa eta nazionalista katalanen jarrera kritikatu ditu Lopezek

2014-04-08

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari eskatu dio, Kataluniaren aurrean jarrera inmobilistarekin amaitzeko eta egoerari aurre egiteko gomendioa eman dio. Era berean, nazionalista katalanei jarrera atzerakoiak izatea leporatu die. Halber, sozialistek modelo federalaren bidea defendatuko dutela azpimarratu du

Inoiz baino ozenago aldarrikatuko da erabakitzeko eskubidea Aberri Egunean

2014-04-08

Aurtengo Aberri Eguna apirilaren 19an Larresoron eta 20ean Iruñean ospatuko da. Antolatzailek adierazi dutenez, Euskal Herriak lurraldetasunaren premia eta beharra ditu; eta horregatik, aurtengo helburua, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidean oinarrituko da.

Egunkariaren auzi ekonomikoaren artxibatzea eskatu dute abokatuek

2014-04-07

Egunkariaren auzi ekonomikoan auzipetuta dauden zortzi pertsonentzako zigorgabetzea eta auziaren artxibatzea eskatu dute beraien abokatuek. Fiskalak uko egin dio horri, eta beraz, epaileak erabaki beharko du artxibatzea onartu edo ez. Gaur egin dute Donostiako Justizia Jauregian, Egunkariaren auzi ekonomikoaren aurretiazko bista. Gogora dezagun, zortzi auzipetuei leporatzen dietela, 1998 eta 2001 urte artean kontabilitatea faltsutzea eta diru laguntzetan iruzur egitea.

 
bannerra

bannerra