Skip to main content

Albisteak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetan euskararen erabilera galdu egin da

2014-04-07

 V. Mapa Soziolinguistikoaren datuak ezagutzera eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Erabilerari dagokionean sortzen da ikerketa honetako paradoxarik esanguratsuena. Mapak euskararen erabilera eremu formalean handitu dala batzen duen bitartean, etxeko erabilerak azken 20 urteetan puntu bat galdu duela jasotzen baitu
 

Alderdi politikoei bake prozesua errotzen hasteko urratsak emateko eskatu die Lokarrik

2014-04-04

Azken hilabeteak bake prozesuari dagokionez oparoak izan direla esan du Lokarrik, baina harrituta eta kezkatuta agertu da alderdi politikoen arteko elkarrizketarako eta elkarlanerako gune bat bera ere ez dagoela ikusita. Horregatik alderdi politikoek bere eginkizuna eta erantzunkizuna onartu beharko luketela esan du, bizikidetzaren eraikuntzan jarduteko.

Donostia 2016k badu zuzendaritza berria: Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garcia

2014-04-04

Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian patronatuak egindako bileran hartu dute erabakia. Itziar Nogerasen dimisioaren ostean, Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garciak hartuko dute behin behineko zuzendaritza. Aholkulariak, ordea, Txuri Aranburu eta Santi Eraso izango dira. Guadalupe Etxeberria zuzendari kulturala proiektutik kanpo geldituko da. Bileraren ostean, Juan Karlos Izagirre alkateak adierazi du, hamar eguneko epean zuzendaritza teknikoak plangitza berria aukeztuko duela. Baita zuzendari nagusia zein izango den erabakiko dutela ere.

Itziar Nogeras: "Donostia 2016 proiektua aurrera ateratzeko desiorik zintzoena dut"

2014-04-03

Itziar Nogerasek Donostia 2016ko zuzendari nagusi kargua uzteko arrazoiak zein izan diren azaldu du gaur egindako agerraldi batean. Proiektua aurrera ateratzea desio du, eta bere dimisioak gauzak hobetzen laguntzeko balio izatea espero du.

Amaiurrek biktima guztien aitortza eskatu du

2014-04-03

Barne Ministerioak Terrorismoaren Biktimen Memorialaren Gunea Gasteizen eraikiko duela iragarri berri du, bertako udalarekin egindako akordio baten ondorioz. Amaiurren ustez, egia, justizia eta erreparazioa behar beharrezkoak badira ere, zentzu zabalean, biktima guztiak kontuan hartuz burutu behar direla azpimarratu du.

Arraizek ukatu egin du ETAren borroka armatua babestu izana

2014-04-02

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideak EAEko Auzitegi Nagusian azaldu duenez, 2013ko azaroaren 18an Santiago Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urteurrenaren harira Bilbon egindako mahai-inguruan, ezker abertzaleak azken 35 urtean Estatuarekin apurtzeko aurrera eramandako estrategia babestu zuen

 
bannerra

bannerra