Skip to main content

Albisteak

Donostiako udalaren kalamuaren inguruko proiektua txalotu dute elkarteek

2014-04-02

Euskal Herria mailan lehen aldiz kalamu elkarteak arautuko dituen ordenantza bat aurkeztuko da. Honek, bi helburu nagusi izango ditu; batetik, menpekotasunak sortzen dituzten arriskuak gutxitzea, eta bestetik, kontsumitzaile ez diren herritarren eskubideak bermatzea.

Gipuzkoako Aldundiak ikurrina jarriko du Gipuzkoa plazan

2014-04-01

Espainiako banderen afera dela-eta, Auzitegi Gorenak apirilaren 27ra arteko epea ezarri zion Aldundiari Espainiako bandera jar zezan. Horren aurrean, Batzar Nagusietan erabaki zuten Aldundian plaka bat jartzea. Neurri hori nahikoa ez dela iritzita, ikurrina bat jarriko dute aldarrikapen moduan, apirilaren 26an egingo den ekitaldian.

Abortuaren lege erreformaren kontra manifestazioa egingo da Iruñean

2014-04-01

Apirilaren 5ean abortatzeko eskubidearen alde, Iruñeko kaleak hartzeko dei zabala egin du Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Bizkaiko Plataformak. Abortuaren erreforma berriak abortatu nahi duten emakumeak atzerrira bidaiatzera behartuko dituela salatu dute. Manifestazioa Iruñeko Golem zinematokien ondotik aterako da arratsaldeko 17:30ean. Gainera bertara joateko hainbat autobus antolatu dituzte.

Soldaten kontrako erasoen aurrean tinko mantentzeko asmoa azaldu du LABek

2014-03-31

Krisiaren aitzakiapean soldaten aurkako erasoa egitea leporatu die sindikatuak patronalei. Erreforma guztiak horretara bideratuta daudela salatu dute, eta negoziazio kolektiboaren blokeoaren aurrean lantokiz lantoki borrokan jarraitzeko asmoa azaldu. Instituzioei dei egin diete gutxieneko soldata duina bermatzeko bidean lan egin dezaten.

Ibon Areso izendatu dute Bilboko alkate

2014-03-28

Ibon Areso izendatu dute Bilboko alkate EAJren babesarekin eta PP, PSE-EE eta Bilduren abstentzioarekin. Iñaki Azkunaren lekukoa hartzea ohorea dela esan du Aresok.

1960 eta 2010 bitarteko tortura kasuak ikertuko ditu Jaurlaritzak

2014-03-28

Eusko Jaurlaritzak torturari buruzko azterlan baten zuzendaritza zientifikoa egiteko eskatu dio Francisco Etxeberria EHU-ko auzi medikuntza irakasle eta Kriminologiaren Euskal Institutuko kideari. Aurreikuspenen arabera, ekainean ekingo diote lanari, eta nabarmendu dute Istanbulgo Protokoloa aplikatuko dutela.

 
bannerra

bannerra