Skip to main content

Gurean Gaur

Dantza ardatz duten 24 film proiektatuko ditu Zinetika jaialdiak bere bosgarren edizioan

2020-10-26
Urriaren 26tik azaroaren 1era luzatuko da Zinetika Jaialdiaren bosgarren edizioa. Donostia, Bilbo eta Iruñean eskainiko du bere programazioa jaialdiak. 24 filmen proiekzioak, bi masterclass-ek, bi performance-ek eta tailer batek osatzen dute proposamena, dantzaren eta teknologia berrien arteko harremanak lantzeko asmoarekin.
'The Handmaid's Tale' eleberria euskaraz argitaratu du Txalaparta argitaletxeak

2020-10-26
“Neskamearen ipuina” eleberria argitaratu du Txalaparta argitaletxeak. Margaret Atwood idazlearen “The Handmaid’s Tale” nobela distopikoaren euskarazko itzulpena da, Zigor Garrok euskaratua. Kontakizuna Bruce Miller-ek sortutako telesailari esker lortu du oihartzuna azken urteotan.
Aurrekontuak astearte honetan onartuko dituzte Ministroen Kontseiluan

2020-10-26
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri duenez, aurrekontuak astearte honetan onartuko dituzte Ministroen Kontseiluan. Gobernuko buruak Presidenteen Konferentzian jakitera eman duenez, kontuak aste honetan onartuko dituzte, 2021aren hasieran indarrean jartzeko.
Uhinak Beketara aurkeztutako ikerketen sintesiek interes handiko gaiei begirada berriak eskaitzen dizkiete

2020-10-26
Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioek iragarri dutenez, Uhinak Beketara aurkeztutako ikerketen sintesiak interes handiko gaiei begirada berriak eskaitzen dizkiete. Proiektuak aurkezteko epea bukatuta, lanak tribunalean aurkitzen dira orain, eta 2021eko urtarrilaren 15ean argitaratuko dituzte zazpi beken esleipenak.
Estitxu Garai: "Zerk legitimatzen du emakume bati egiten duen lana gizon bati bezala ez ordaintzea?"

2020-10-23
Espainiako Gobernuak laneko genero desberdintasunaren aurkako bi dekretu onartu ditu Ministroen Kontseiluan. Berritasun nagusia da enpresak behartuta egongo direla sexuaren aldagaia kontuan hartuta soldaten erregistroak sortzera, lanpostuak baloratzeko sistema bat ezartzera eta ordainsarien auditoria bat egitera. Horrez gain, enpresetan berdintasun planak garatzeko aurreko dekretua zabaldu du gobernuak. Bi dekretu hauek hizpide, soldata arrakalaren gaiari heldu diogu Estitxu Garai Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariarekin batera. Azaldu duenez, soldata arrakala ehuneko bat: gizonezkoek kobratzen dutenaren eta emakumeek jasotzen dutenaren arteko desberdintasuna, alegia. Generoak sortzen duen soldata arrakalan baina, bestelako zapalketak gurutzatzen direla gehitu du ikerlariak.
Gehienez ere, hamarkada bat dugu beste norabide bat hartzeko

2020-10-23
Klima eta ekologia krisiaren ondorioak gero eta larriagoak, ugariagoak eta bortitzagoak dira. Dagoeneko pairatzen ari gara, esaterako, muturreko fenomeno metereologikoak, inoiz baino azkarrago galtzen ari den bioaniztasun, zoonosiak, covid-19a kasu eta beste pandemia arrisku batzuk. Horren harira, Iñaki Petxarroman kazetariak, hainbat aditurekin hitz egin ondoren, Ezezagunerako bidaia liburua sortu du.
 
bannerra

bannerra