Skip to main content

Gurean Gaur

Asteburu honetan ospatuko da GetxoExpress film laburren lehiaketa

2020-10-22
Abian da asteazkenetik GetxoExpress laburmetraien lehiaketaren bosgarren aldia. Programazioari Inge Saez-en hitzaldiarekin eman zioten atzo hasiera eta gaur Jon Garaño moriarti ekoiztetxeko kideak eman dio jarraipena, taldelanaren inguruko masterclass bat eskainiz. Egitarauaren erdigunea, aldiz, asteburuan zehar garatuko da, 25 talde partehartzaileek aurtengo gaia ezagutuko dute ostiralean eta igandera arte izango dute euren laburmetraia garatzeko.
EAEn 1.207 koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan

2020-10-23
Koronabirus kasu berrien kopuruak gorantz egiten jarraitzen du. Azken orduko datuen arabera, EAEn 1.207 positibo berri atzeman dituzte, 14.144 PCR proba egin onodren. Egoera honen aurrean, larunbatean iragarri zituzten neurriez gain, neurri gehigarriak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak zona gorrietan edo hamalau egunetan metatutako intzidentzia tasa altua duten 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.
Argentinako “Nire Aitzakia” laburmetraia eta Berexi Art-en “Eskuak” mikrobideoa, HamaikaKlik lehiaketako irabazleak

2020-10-23
Sarean eta formatu digitalean aritzen diren gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumitu dezaten sustatzeko asmoz egin du Hamaika Telebistak Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa. Gai librean, dozenaka sorkuntza aurkeztu dituzte partaideek.
"Ezezagunerako bidaia: Mundua, klima eta ekologia krisian", Iñaki Petxarromanen liburua hizpide

2020-10-22
Izurriak aldez aurretik zetozen tendentziak areagotu ditu, besteak beste trantsizio ekologikoarekin lotutakoak. Berriako kazetari Iñaki Petxarromanek krisi klimatikoaren gaiari heldu dio bere liburu berrian: "Ezezagunerako bidaia: Mundua, klima eta ekologia krisian" lanean ibilbide historikoaz gaindi, egungo egoera aztertu egiten du Euskal Herrian arreta berezia jarriz.
Nafarroa itxita eta Ipar Euskal Herrian etxeratze agindua

2020-10-23
Nafarroan epaitegiek bide eman diete foru gobernuaren neurriei. Edonola ere, epai-mahaiak ohartarazpena egin dio Nafarroako Gobernuari, eta jakinarazi dio aurrerantzean, edozein neurri murriztaile ezartzeko Auzitegiaren oniritzia beharko duela. Ipar Euskal Herrian, bestalde, etxeratze agindua ezarri du Frantziako Gobernuak eta gaur gauerdian sartuko da neurria indarrean. Etxeratzea 21:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da. Hala ere, osasun ministroak iragarritakoak baino neurri gogorragoak hartuko ditu Eric Spitz prefetak. Datozen orduetan egingo dituzte ofizial neurriak.
Haurreskolak Partzuergoaren etorkizuna «kolokan» jartzea leporatu diote sindikatuek Lakuari eta mobilizatzeko deia egin dute

2020-10-23
Ikasturtea hasi zenetik Haurreskolak Partzuergoko gerentziarekin eta Lakuarekin «inolako harremanik» izan ez dutela jakinarazi dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. Lan baldintzak hobetzea, negoziazioa eta kontratazioa «desblokeatzea» eskatu dute ere.
 
bannerra

bannerra