Skip to main content

Gurean Gaur

Miren Gorrotxategi: "Zerbitzu publikoak ezinbesteko apustua badira, izurriak egindako krisian are gehiago"

2020-10-28
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Elkarrekin Podemos-eko legebiltzarkide Miren Gorrotxategirekin solasteko aukera izan dugu.
Garbiñe Aranburu: "Elite ekonomikoaren interesak defendatzera bideratzen da diru publikoa"

2020-10-27
Gurean Gaur albistegiaren baitan, elkarrizketaren tartea, LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Guardia Zibilak prozesu subiranistaren finantzaketaren aurkako polizia-operazioa abiarazi du

2020-10-28
Guardia Zibila miaketa ugari egiten ari da Bartzelonan, Igualadan, Gironan, Vilafranca del Penedesen eta Sant Joan Despin, besteak beste. Zehazki, Kataluniako alderdi independentistekin lotuta dauden enpresari batzuk atxilotzeari ekin dio, ustez Tsunami Demokratikoa plataformarekin loturak izateagatik eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak Belgikan duen egitura finantzatzeko diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Hala ere, ez da baztertzen jende gehiago atxilotzea.
16 lagunek deklaratu dute urriaren 12an Iruñean eginiko protesta batengatik

2020-10-28
Kristobal Kolonen eta Espainiako Erregearen eskultura bana jarri zituzten Carlos III.aren etorbidean eta sokaz bota zituzten aktibistek egun hartan. Ekintzan parte hartu zuten Mujeres del Maíz nikaraguarren elkarteko, Africa United elkarteko, Compartiendo Raíces ekuatoriar jatorriko dantza taldeko, Munata boliviarren komunitatearen kultur elkarteko eta SORTUko hainbat kidek.
Aste "konplikatuak" datozela adierazi dute kezkaz Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

2020-10-28
Atzokoan EAEn 71 pertsona ospitaleratu zituzten eta birusaren hedapena eten "behar" dela berretsi zuen Bingen Zupiriak bart. Nafarroan gaurko datuek bigarren egunez jarraian kutsatzeen beherakada adierazi dute, 450 eta 460 gaixo berri antzeman dituztelarik. Positibotasun tasak ere hiru puntutan behera egin du Osasunbidean 4.057 PCR eta Antigeno proba eginik, %11,3an kokatzen delarik.
Miren Gorrotxategi: "Espero ziren neurri hauek, baina berandu datoz, eta inorekin hitz egin gabe"

2020-10-28
Miren Gorrotxategi Elkarrrekin Podemoseko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileak biltzen dituen dekretua "berandu" iritsi dela adierazi du, eta "inorekin hitz egin gabe". Hala ere, "espero" zen zerbait dela adierazi du, egoerak "txarrera" egin duelako.
 
bannerra

bannerra