Skip to main content

Gurean Gaur

91 urte zituela zendu da Pedro Iturralde saxofoi jotzaile, klarinete jotzaile eta musikagile nafarra

2020-11-02
ianako Kulturaren Printzea saria jaso zuen 2007an, Francisco de Javier saria 2018an.
Jaurlaritzak asteazkenean eta ostegunean aztertuko du zer neurri beharko den

2020-11-02
Jasotako azken datuen arabera, EAEn egin diren 12.452 test diagnostikoetatik 972k emaitza positiboa eman dute, eta positibotasun tasa %7,8koa da, atzo erregistratu zena baino puntu eta erdi baxuagoa. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak astearen erdian erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den.
Euskal presoen senide eta lagunek astero bizi duten errealitatea

2020-11-02
Euskal presoak bisitatzeko senide eta lagunek pairatzen duten egoera gogorra eta neketsua dela nabarmendu dute. Astebururo Mirentxiren furgonetek milaka kilometro egiten dituzte euskal presoen senide eta lagunak urruneko espetxeetara eramateko. Astero bizi den errealitatea da hori.
Eneko Axpe: "Prebentzioa askoz merkeagoa da berandu ibiltzea baino"

2020-11-02
Eneko Axpe fiskaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Axpek nabarmendu du 100.000 biztanleko zortzi pertsona hiltzen ari direla egunero munduan. Egoerari buelta emateko, txertoa lortu behar dela azpimarratu du, eta bitartean, neurriak hartu behar direla. Fisikariak nabarmendu du Euskal Herriko egoera txarra dela, eta munduko hirugarren postuan dagoela 100.000 biztanleko 903 heriotzarekin.
Bertsozale Elkarteak eten egin du Xilaba txapelketa

2020-11-02
Frantziako Lehen Ministro Emannuele Macronek iragan astean ezarritako konfinamendua dela eta eten egin behar izan du Bertsozale Elkarteak Xilaba txapelketa. Irailaren 20an abiatu zen Hiriburun eta final herenen azken saioa jokatzekoa zen larunbatean. Hala ere, egoerak etetera txapelketa etetera behartu du.
Rekalde Aretoak Agustín Ibarrola, naturalki erakusketa hartuko du 2021eko uztailaren 4ra arte

2020-11-02
Artistaren 90. Urtebetetzean bere obrak naturarekin duen harreman estuan sakonduko du bildumak. Iragan astean inauguratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak eta aretoa osorik hartu dute Ibarrolaren 70 lan baino gehiagok. Jose Ibarrola artistaren semeak komisariatu du erakusketa.
 
bannerra

bannerra