Skip to main content

Gurean Gaur

Azken lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin du CCOO sindikatuak Gasteizen

2020-07-07
Joan den ostiralean zendu zen ekainaren 29an izandako istripuaren ostean ospitaleratutako langilea. Gasteizeko aretxabaleta auzoan jazo zen ezbeharra, langilea kamioi batetik erorita larri zauritu zen. Izobex Construcciones enpresak azpikontratatutako Adania enpresako langilea da biktima eta sindikatuak aditzera eman duenez, istripuaren arrazoiak argitzeke daude oraindik.
San Fermin eguneko mezan, lehen lerroan eseri da Iruñeko alkatea

2020-07-07
Oposiziotik EH Bilduk sare sozialen bidez faltsukeria leporatu dio gaurko adierazpenengatik Enrique Maiari eta mezara bertaratu izana kritikatu du .
Nagore Laffageri omenaldia egin diote haren erailketaren 12. urteurrenean

2020-07-07
Nafarroako Astelehen Lilak erakunde feministak ekitaldia antolatu du eta bertan hitza hartu du biktimaren amak.
Hauteskunde debatea, bihar gauean, Hamaika Telebistan

2020-07-07
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde debatea izango da bihar Hamaika Telebistan. Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Nerea Kortajarena (EH Bildu), Iñigo Martinez (Podemos-Ahal Dugu), Eneko Andueza (PSE-EE), Jose Ramon Becerra (Equo Berdeak) eta Laura Garido (PP) izango dira. 22:00etik aurrera, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.
Bozka eguna ate joka dagoen honetan ertz desberdinak mahaigaineratu ditu Berriaren 'Hauteskundeen Atarian' atalak

2020-07-07
'Hauteskundeen atarian' sortu du Berria hedabideak. “Pandemiaren itzalean” deitura duen lehen saioan segurtasun neurriak, posta bidezko bozka eta pandemiaren eragina dira hizpide.
25 urteko ibilbidea ospatzen ari da Euskaltel, begirada muga berrietan jarrita

2020-07-07
1995an sortu zen eta ordutik etengabeko hazkundea izan du. Ohar bidez jakinarazi duenez, 2.500 milioi euro kontratatu dizkie EAEko hornitzaileei. Gainera, 1.800 milioi euroko inbertsioa egin du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zuntz-sarean eta horri esker EAE europako puntako herrialdeen artean kokatu da gizartearen digitalizazioari dagokionez.
 
bannerra

bannerra