Skip to main content

Gurean Gaur

Heziketa bereziko langileek haiekin elkartzea eta benetako negoziazioa bideratzea exijitu diote Hezkuntza Sailari

2020-07-07
Heziketa bereziko langileek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aldebakarrez eta modu ilunean jokatu du azken ikasturteetan zehar. LABek adierazi legez, jokabide hau agerian geratu da eta areagotu egin da azken hilabete hauetan bizitako salbuespenen egoeran. Horregatik, Hezkuntza Sailari haiekin elkartzea eta benetako negoziazioa bideratzea exijitu diote.
Errepidera itzuliko da Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldea uztailaren 18an

2020-07-07
Uztailaren 18an jokatuko du aurtengo lehen lasterketa Euskaltel-Euskadi taldeak Portugalen, Joaquim Agostinho sarian. Egutegiko azken data, aldiz, Ordiziako klasikan izango du talde euskaldunak, urriaren 12an. Aurreko etapan euskal zaletuen uholdea ekarri zuen eta marea laranja deritzon zalegoak errepide bazterrak bete zituen urte luzez. Hori berreskuratzeko asmoa dute bai taldeko arduradunek baita Euskaltel-ek ere eta horretarako aurkeztu dute marea laranjaren kamiseta berria.
35 urte Piti eta Sarriren Martuteneko ihesalditik

2020-07-07
Gaurko egunez duela 35 urte, 1985eko uztailaren 7an, Martuteneko espetxetik ihes egin zuten Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek. Imanol Larzabalek emandako kontzertua aprobetxatu zuten haren bozgorailuen barruan ezkutatuta ateratzeko. Pikabea bi urtera atxilotu zuten berriz, baina Sarri kanpoan bizi izan da orduz geroztik.
Igandea hurbilago, bozkak eskatzen ari dira alderdiak

2020-07-07
Maddalen Iriartek Errenterian eskatu du “boto subiranista bat bera ere ez dadila Mendia-Urkullu koaliziora joan”. Iñigo Urkulluk eta EBBeko presidente Andoni Ortuzarrek "mobilizazioa"eskatu die alderdiko boto-emaileei, iritzi diote arriskua dagoela EAJko hautesleak "lotan" egoteko. Pablo Iglesias Unidas Podemoseko idazkariak ziurtzat jo du ezkerreko hirukoa. Miren Gorrotxategi alderdi morearen hautagaiak eskatu du "lehiak alde batera uztea". EAEk berreraikitze-prozesua aurrera eramateko PSE-EE ezinbestekoa dela dio Mendiak.
700 PCR test inguru egin dituzte gaur Ordizian

2020-07-06
Herrian agerraldi bat atzeman eta gero ilarak sortu dira PCR frogak egiteko
Iker Casanova (EH Bildu): "Ez dago beste formularik: zergak igo do murrizketak egin"

2020-07-06
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeei begira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, EH Bilduko zerrendakide Iker Casanovarekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia. Zerbitzu publikoak, politika industrial zein ekonomikoa eta autogobernua hizpide.
 
bannerra

bannerra