Skip to main content

Gurean Gaur

Sare Pagazaurtundua (Psikologoa): "Gero eta informazio gehiago jasotzen dugu eta horrek hipertrofia informatiboa dakar"

2020-07-03
Hedabideen eta sare sozialen ugalketaren ondorioz, gizartea hipertrofia informatiboa pairatzera heldu da. Gero eta informazio gehiago jasotzen dute herritarrek egunero. Gaia sakonean aztertu dugu Sare Pagazaurtundua psikologoarekin.
Adinekoen arreta eredua aldatzeko beharra nabarmendu du EH Bilduk

2020-07-03
Uztailaren 3ko hauteskunde kanpainan partidu politikoek egunean zehar egindako ekitaldiak.
Manoli Igartua (EHU): "Koronabirusa duten gaixo larriak sendatzeko balio du dexametasonak, baina ez du birusik hiltzen"

2020-07-03
Dexametasona botika Koronabirusaren gaitza pairatzen dutenen gaixo larrien bizitzak salbatzeko balio duen medikamendua da. Ez du, antza, gaitza sendatzen, baina bizirik irteteko aukerak handitzen ditu gaixo larrien artean. Gaia azaldu digu Manoli Igartuak, EHUko farmazia irakasleak.
Osakidetzak langileak arriskuan jarri dituela ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

2020-07-03
ESK sindikatuaren salaketa baten harira egin zen epaiketa ekainaren 16an eta sindikatuak berak eman du epaiaren berri, Nekane Murga Osasun sailburuaren dimisioa eskatzearekin batera.
125.000 pertsona baino gehiagok egin dute uztailaren 12ko hauteskundeetan botoa posta bidez emateko eskaera

2020-07-03
125.000 pertsona baino gehiagok eskatu dute posta bidezko botoa, 2016ko hauteskundeetan baino 2,4 aldiz gehiagok, alegia. Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Eugenio Artetxe Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak uztailaren 12an, igandean, egingo diren hauteskundeetan botoa posta bidez emateko egin diren eskaerei buruzko datuak eta prozesuari buruzko xehetasunak azaldu dituzte.
EH Bilduk salatu du Eusko Jaurlaritza "etengabeko ukazioan" dagoela eta EAJk alderdia "baztertzea" leporatu dio EH Bilduri

2020-07-03
Euskal Herria Bilduk egungo gobernua herriak aurrean dituen erronkei behar bezala erantzuteko gai ez dela salatu du Durangoko mitinean. Jasone Agirrek Arnaldo Otegiren babesa izan du eta, Euskal Herria bilduren koordinatzaileak esan duenez, EAJ-PSE gobernua etengabeko ukazioan ari da: “ez baita abertzalea ezta sozialista ere”. EAJk bere aldetik, elkarlanerako deia egin die erakunde, sindikatu eta elkargo sozialei. Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarraren presidenteak Azpeitiako mitinean esan legez, beharrezkoa da guztien bateratasuna Euskadi aurrera ateratzeko.
 
bannerra

bannerra