Skip to main content

Gurean Gaur

Hirugarren gradua eskuratu dute Oihan Arnanz, Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno Altsasuko gazteek

2020-07-03
Hemendik aurrera eta aske uzten dituzten arte astegunetan lo egitera baino ez dira pasa beharko Zaballako espetxetik. Honenbestez, bost dira egoera honetan dauden gazteak. Joan den urte bukaeran atera ziren Iñaki Abad eta Aratz Urrizola eta oraindik ere barruan geratu beharko dira Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea.
Jasone Agirre: "Pandemiaren aurretik, ona ez zen egoera batetik gentozen, osasungintzan, hezkuntzan, industrian ezta kulturan"

2020-07-02
Uztailaren 12ko hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako hautagaiekin elkarrizketa bilduma osatzen ari gara. Gaurkoan, EH Bilduk Bizkaian aurkeztutako zerrendaburu Jasone Agirrerekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Bertan, koalizioak industrian, osasungintzan eta hezkuntzan aztertutako proposamenak garatu ditu eta "gobernatzeko prest" daudela azpimarratu du.
Altsasuko gazteetako hiru hirugarren gradura pasatuko dira bihar bertan

2020-07-02
Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz Zaballako espetxean daude egun eta hala baieztatu diete bertako funtzionariek.
2040rako karbono isurketak zerora murriztu nahi ditu EH Bilduk

2020-07-02
Uztailaren 2ko alderdi ezberdinen hauteskunde kanpainako ekitaldien irudiak.
Ikuskizunetako teknikariek alarma egoeran daudela salatzeko protesta antolatu dute

2020-07-02
Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu du Teknikariok sindikatu sortu berriak eta langileek ahaztu ez ditzaten exigitu diote Lakuako gobernuari. Beren egoera jasangaitza dela aldarrikatu dute eta langabeziaren arrisku errealean bizi direla salatu ere.
Siemens Gamesako langileek greba jardunaldia eta manifestazioa egingo dituzte

2020-07-02
Agoizko plantako Enpresa komiteko kideek agerraldia egin dute gaurkoan eta langileen iritzia plazaratu dute.
 
bannerra

bannerra