Skip to main content

Gurean Gaur

Galiziako A Mariña eskualdea itxi dute bost egunez, azken astean 100 koronabirus kasu baieztatu ondoren

2020-07-06
Hauteskundeen atarian izanik, bozak bertan behera uzteko eskatu du BNG alderdiak. Ana Ponton, alderdiko presitentegaiak, zentzudunena guztion osasuna bermatzea eta hauteskundeak bertan behera uztea dela adierazi du sare sozialetan
Euskara zerbitzua "kinka larrian" dagoela salatu dute bertako langileek

2020-07-06
Iraleko eta Euskal girotze barnetegietako langileek elkarretaratzea burutu dute gaur goizean. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartutako azken erabakien ondorioz, Euskara zerbitzua kinka larrian dagoela salatu dute.
Ennio Morricone konpositorea hil da 91 urte zituela

2020-07-06
Zinemaren historiako musika konpositore garrantzitsuenetarikoa izan zen. 1928 jaio zen Erroman eta bertan zendu da. Tronpetarekin hasi zuen bere ibilbidea musikan eta 1946tik hona 500 soinu-banda baino gehiago sortu izan ditu. Tartean dira zinemaren historia markatu duten "Il buonno, il brutto e il cattivo", "Novecento" edota "Per un pugno di dollari".
Enara Iruretagoiena (OlatuKoop): “Bizitza gozatzeko toki bat izatea da helburua”

2020-07-06
Bizitza erdigunean jartzeaz asko hitz egiten den garai honetan, nolakoa izaten ari da edota, nolakoa izango da Normaltasun berria? Egun botere ekonomiko eta politikoek erabakitzen dute nork duen bizitzeko eskubidea eta nork ez. Nekropolitika deritzo horrek eta hortaz aritu da Enara Iruretagoiena OlatuKoopeko koordinatzailea. Justu, kontrako ibilbidea proposatzeko.
"Orokorrean normaltasun egoera" izan dela nabarmendu dute Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko agintariek

2020-07-06
Uztailaren 6ko lehendabiziko orduetan jende pilaketarik izan ez dela eta arau hausterik zein istilurik erregistratu ez dutela adierazi dute udal eta foru agintariek. Buruek herritarren “jarrera ona” eskertu dute, sanferminen hasiera izan beharko lukeen honetan, Iruñea “eredu izan delako”.
Nostalgia eta lasaitasuna izan dira nagusi txupinazorik gabeko uztailaren 6an

2020-07-06
Nostalgikoenak zurigorriz atera dira gaur Iruñeko kaleetara baina jai girorik ez da sumatu txupinazo aurretik. Kaleetan mahaiak kokatzeko debekuak giro herrikoia kaltetu du eta azkenean hamaiketakoak ez dira izan aurreikusitakoak bezain beste.
 
bannerra

bannerra