Skip to main content

Gurean Gaur

24 ordutan saldu dira Belakoren NAIZ kontzerturako sarrera guztiak

2020-07-03
Mungiako taldeak 24 ordutan agortu ditu 2,5 euroko prezioan NAIZ-en webgunean salgai egon diren sarrerak. Hala ere, streaming bidez kontzertua ikusteko sarrerak daude oraindik, eta prezio berean eros daitezke. Gainera, NAIZeko harpidedunek doan ikusi ahal izango dute emanaldia osorik.
Macronek Jean Castex izendatu du lehen ministro

2020-07-03
Frantziako konfinamenduaren osteko deseskalatzea planifikatzeko arduraduna, Jean Castex izendatu du Macronek lehen ministro. Castexek Edouard Philippe ordezkatuko du karguan. Izan ere, Le Havreko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu zuenean zabaldu ziren zurrumurruak baieztatu ditu Edouard Phillippe lehen ministroak, Emmanuel Macron presidenteari gobernuaren dimisioa aurkeztuz.
Leixuri Arrizabalaga: "Ez dira murrizketak egon eta ez dira egongo"

2020-07-03
Uztailaren 12ko hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako hautagaiekin elkarrizketa bilduma osatzen ari gara. Gaurkoan, EAJk Bizkaian aurkeztutako zerrendaburu Leixuri Arrizabalagarekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Bertan, alderdi jeltzaleak duen lidertza azpimarratzeaz gain, beste beste, eremu ekonomiko eta industrialetatik eratorritako erronkei aurre egiteko "gobernu sendo bat" behar dela nabarmendu du. Honatx aurrerapena.
Coruñan emango diote hasiera Euskotren eta Eusko Label ligei

2020-07-03
Pandemiaren eraginez, arrisku bizian egon da traineru denboraldia, baina bueltan da eta Galizian lehia handia izatea espero da bai emakumezkoen zein gizonezkoen lehen estropadetan. Emakomezkoen Euskotren ligan hamabi estropadak osatzen dute egutegia, eta, iazko lau talde izango dira leihan: Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia. Oriok irabazi zuen aurreko urtean, lehenengo liga izan zuena, eta nagusitasunez irabazi ere, estropada batean ez beste guztietan lortu baitzuen bandera. Halabaina, aurtengo neguan jokatu diren jaitsieretan leiha estuagoa izan da, hondarribiak ez beste hiru taldeek lortu baitituzte garaipenak. Gizonezkoen lehen jardunaldirako egindako txanden zozketak erabaki du Ares, Donostiarra, Ondarroa Cikautxo eta Orio Arraun Elkarteak Cidade da Coruña Banderaren lehen txandan arraun egingo dutela. Arraunlariek eta entrenatzaileek kezka bera nabarmendu zuten ligaren hasierako zozketan iragan astean: “ez dakitela nola” dauden lehiari ekiteko.
Anbulantzietako langileek zerbitzuaren publifikazioa eskatu dute

2020-07-03
AB sindikatuak deitutako mobilizazioan nabarmendu dute, Covid19aren pandemiak agerian jarri duela funtsezko osasun zerbitzuen garrantzia. Hala ere, salatu dute zerbitzu honetako langileak ere “lehen lerroan” egoten direla eta “askotan bitartekorik gabe” lan egin dutela.Gehitu dute “sektore publikoaren prekarizazio orokorraren eta suntsipen sistematikoaren” adibide bat dela, “negozio pribatuaren eta lan-esplotazioaren alde”. Eusko Jaurlaritzari exijitu diote sektorean “azpikontratazioarekin amaitu dezala, anbulantzien zerbitzua publiko egin dezala”. Bestela, esan dute “enpresa erabakien zoriaren mende” gelditzen direla.
Jule Goikoetxea (EHU): "Alderdikideak mobilizatzea eta zalantzatiak konbentzitzea dute helburu hauteskunde-kanpainek "

2020-07-02
Internetaren eta informazioaren garaian hauteskunde-kanpainen beharra zalantzan jarri da. Gaia sakonean aztertu dugu Jule Goikoetxearekin EHUko Politika Zientzietako irakaslearekin.
 
bannerra

bannerra