Skip to main content

Gurean Gaur

Iraleren irakasle funtzionarioek ezingo dute segitu

2020-07-02
Gasteizko Irale irakastegiko klaustroak jakinarazi duenez, Iraleren irakastegietako bitarteko irakasle funtzionarioek ezingo dute segitu.
Konfinamenduaren ondorengo lehen bisitak egin dituzte presoen senideek

2020-07-02
Mirentxin Gidariak berriro irten dira bidera senideekin batera. Euskal Herritik Estatu espainiarreko kartzeletara pandemiaren osteko lehen bisitak egin dituzte senideek. Hidrogela, maskarak eta tenperatura neurgailuek furgoneta hornituta egin dute bidea. Senideak gogotsu ikusi ditu Karlos Albás Mirentxineko kideak.
Euskararen erabilerari "bultzada emateko” Euskaraldia beharrezkoa dela adierazi du Ollok

2020-07-02
Ana Ollok, Herri harremanetarako kontseilariak eta Oskar Zapatak, Topaguneako zuzendariak, Euskaraldia babesteko hitzarmena sinatu dute. Bi bozeramaileek azpimarratu dute Euskaraldia eta antzeko egitasmoak "inoiz baino garrantzitsuagoak" direla.
Langabezia tasa ia %14ra igo da Hego Euskal Herrian

2020-07-02
Guztira 184.912 pertsona daude lanik gabe Araba, Bizkaia, Gipuzkoa et Nafarroan.
Urko Apaolaza (Historialaria): "Euskaldunok esklabotzan parte hartu dugu bete-betean"

2020-07-02
Euskaldunek esklabotzan parte hartu izan dute. Horixe da azken urteotako ikerketek agerian utzi dutena eta hain zuzen hori azaltzeko erreportaia osatu du Urko Apaolaza historialari eta Argiako kazetariak. Historian zehar harreman hori ezkutatu nahi izan dela azaldu du Apaolazak baina historiak argi uzten du euskaldun abentaurazale horiek, esklabistak izan zirela.
Jasone Agirre: "Osasungintzan, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntzan murrizketak daude, Urkulluk artaziak aterako ditu nahiz eta orain ukatu"

2020-07-02
Uztailaren 12ko hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako hautagaiekin elkarrizketa bilduma osatzen ari gara. Gaurkoan, EH Bilduk Bizkaian aurkeztutako zerrendaburu Jasone Agirrerekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Bertan, koalizioak industrian, osasungintzan eta hezkuntzan aztertutako proposamenak garatu ditu eta "gobernatzeko prest" daudela azpimarratu du. Honatx azpimarratu du.
 
bannerra

bannerra