Skip to main content

Gurean Gaur

Eneko Andueza: "Zerbitzu publikoak hobetzea da aurretik dugun erronka nagusiena"

2020-06-30
Uztailaren 12an egitekoa diren hauteskundeen harira, Hamaika Telebistak alderdi eta koalizio ezberdinetako kideak elkarrizketatu ditu. Gaurkoan, PSE-EEko Eneko Anduezaren txanda izan da. Beñat Zarrabeitia lankidearekin izandako solasaldian, "zerbitzu publikoen indartzea", "ekonomiari bultzada" ematea eta Gernikako Estatutuaren betetzea aldarrikatu ditu. Honatx aurrerapena.
Zaldibarko zabortegi alboan bilduko dituzte eroritako zabor eta lur denak

2020-06-30
Zaldibarko zabortegi alboan bilduko dituzte eroritako zabor eta lur denak. Horretarako handitu egingo dute zabortegiaren behekaldean eraikita zegoen behin behineko biltegia. Denera 13,4 miloi euroko kostua izango du proiektuak.
Europar Batasunak 15 herrialderi irekiko dizkie ateak asteazkenetik aurrera

2020-06-30
Hiru hilabete eta erdiz itxita egon ostean, Batasunetik kanpoko herrialde batzuekiko mugak irekiko ditu Bruselak. Estatu kideen negoziazio gogorraren ostean, Errusia, Estatu Batuak eta Brasil zerrendatik kanpo geratu dira, espero zen bezala, 100.000 biztanleko dituzten kutsatu kopurua Batasuneko herrialdeena baino askoz handiagoa baita.
Urtero legez, BOGA garagardoko lagunek Boga Jaia antolatu dute Mungiako Belako auzoko fabrikan

2020-06-30
Koronabirusak gogor jo du garagardo artisauen esparrua, tabernak, jaiak eta ekitaldi gehienak bertan behera gelditu baitira. Hala ere, koronabirusak eragindako krisia eskaintza berriak helarazteko abagune bihurtu dute, bisita gidatuak eta dastaketak antolatuz, esaterako. Irekiera berriaz eta igarotako egoeraz hitz egin dugu Urtzi Ugalde Bogako marketing arduradunarekin.
Inkesta serologikoak dio 41.000 nafarrek jasan dutela COVID19a

2020-06-30
Gaur aurreratu ditu immunitatea aztertzen duen ikerketaren datuak Santos Indurain kontseilariak. Osasun arloko buruek, Osasunbideako Karlos Artuondok eta Osasun Publikoaren Institutuko Marian Nuinek lagundu dute Osasun burua gaurko agerraldian.
Motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokia aurkeztu du Foro Sozialak

2020-06-30
Sei hilabetean behin argitaratuko den txostenean, presoen egoerari buruzko datu eguneratuak, informazio zehatza eta adituen analisiak egongo dira. Aldizkariarekin, “desinformazioari aurre egiten eta espetxe politikaren aldaketaren aldeko iritzi-korronte bat sortzen” lagundu nahi du Foro Sozialak.“Informazio fidagarria, gardena eta kontrastatua” eskainiko du, espetxeetako egoeraren garapenari eta gertaerei buruzko datuak "eremu desberdinetara" heldu daitezen.
 
bannerra

bannerra