Skip to main content

Gurean Gaur

Baskonia, ACB ligako txapeldun

2020-07-01
Hamar urte eta gero, Baskonia txapeldun da berriz ere, finalean Bartzelonari irabazi eta gero. 67-69 puntuazioarekin bukatu zen partida. Izan ere, lehia oso estu joan zen neurketa guztian zehar, berdinketa ugarirekin, baina hiru segundoren faltan Vildozak sartutako saskiratze batek garaipena eman die gasteiztarrei.
Siemens Gamesak Agoizko planta itxiko du

2020-07-01
Ondorioz 239 behargin kanporatuko dituzte eta multinazionalak argudiatu du fabrika ez dela lehiakorra. Nafarroako Gobernuak bere kezka azaldu du eta “konponbiderik onena” enpresarekin bilatuko duela adierazi.
Iñigo Martínez: "Euskal jendartea ezkertiarra da eta horregatik nahi dugu ezkerreko gobernua osatzea"

2020-07-01
Uztailaren 12ko hauteskundeen atarian, alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin izandako elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, Elkarrekin Podemos-IU Ezker Anitza koalizioko Arabako zerrendakide Iñigo Martinezekin solastu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Ezkerreko gobernuaren aldeko hautua berriro ere azpimarratzearekin batera, zerbitzu publikoen indartzea, zaintza eta hezkuntzaren inguruko herri itunak edo ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzea dira koalizioaren ardatzetako batzuk. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
Giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktima guztientzat lan egingo duela esan du Maddalen Iriartek

2020-06-30
EAJ, berriz, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berria Euroeskualdearentzat duen proiektuaz aritu da. Elkarrekin Podemosek hondakinen kudeaketa ereduaren aldaketa eskatu du. Euskal sozialistek koronabirusaren pandemian lanean ibili direnen lana goraipatu dute. Carlos Iturgaiz lehendakarigaiak Iñigo Urkullu kritikatu du, ezkerreko politikak egiten dituela esatearren.
Eneko Andueza: "Inor atzean ez lagatzeko erronka dugu, gehien daukatenek gehien jarri beharko dute"

2020-06-30
Uztailaren 12an egitekoa diren hauteskundeen harira, Hamaika Telebistak alderdi eta koalizio ezberdinetako kideak elkarrizketatu ditu. Gaurkoan, PSE-EEko Eneko Anduezaren txanda izan da. Beñat Zarrabeitia lankidearekin izandako solasaldian, "zerbitzu publikoen indartzea", "ekonomiari bultzada" ematea eta Gernikako Estatutuaren betetzea aldarrikatu ditu. Honatx aurrerapena.
 
bannerra

bannerra