Skip to main content

Gurean Gaur

2.000 milioi euro gutxiago bilduko dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek zergetan

2020-10-16
Zenbaki txarrak jarri ditu mahai gainean Finantzen Euskal Kontseiluak. Aurten zerga bilketa %13,3 galduko dela kalkulatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek. Zenbaki osoetan, iaz baino 2.000 milioi euro gutxiago.
“Elikadura eta hezkuntza osasuntsua sustatzeko” martxan da JANOS programa

2020-10-16
Nafarroako Ikastolen Elkartea, Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak eta Ekoaldek akordioa erdietsi dute, 7 hezkuntza zentrotan, tartean, Paz de Ziganda, Jaso eta Tantinumairu ikastoletako jantokietan elikagai ekologikoak eskaini eta elikadura hezkuntza sustatzeko.
Askapenaren Teologia eta eliza katolikoak XXI. mendean jokatu beharreko papera Jose Arregiren begietatik

2020-10-16
Askapenaren Teologiak, justizia soziala ardatz, berebiziko garratzia izan zuen 70. eta 80.ko hamarkadetan, bereziki Hego Amerikan eta jesuiten eskutik. Ildoak ez zuen Vaticanoaren babesa lortu eta Askapenaren Teologiaren defendatzaileek eraso larriak pairatu zituzten, besteak beste Romero eta Ellacuriaren erahilketekin. Jose Arregi teologoarekin batera, Askapenaren Teologiaren ekarpena aztertu dugu eta, hortaz gaindi, izurrian zehar eliza katolikoak jokatutako paperari buruz mintzatu da.
Nafarroak 500 positiboen langa gainditu du ostegunean

2020-10-16
Iruñeko egoera epidemiologikoak okerrera egin du. Iruñerriko 11 osasun eskualdek 10 gaixo berrien muga gainditu dute eta erriberan hiruk.
Osasunaren Mundu Erakundea: "Neurri murriztaileak arinduz gero, litekeena da urtarrilean apirilean baino lau eta bost aldiz heriotza gehiago gertatzea COVID-19aren ondorioz"

2020-10-16
Hans Henri P. Kluge, OMEren Europarako eskualdeko zuzendariak azpimarratu duenez, eguneroko positibo kopurua eta ospitaleko presioa handitzen ari dira, eta COVID-19a heriotzen bosgarren kausa bihurtu da dagoeneko. Gainera, pandemia hasi zenetik, aste bakarrean, Europan atzemandako kopururik handiena zenbatu dute asteon, ia 700.000 kasu jakinarazi baitituzte. Beraz, Estatu kideei esan die, estrategia aldatzen ez badute, saihestu nahian dabiltzan "konfinamendua ezinbestean etorriko" dela.
Lurdes Imaz: "Uda aprobetxatu egin behar zen euskarazko errefortzuak egiteko, eta ez zen egin"

2020-10-15
Gurean Gaur albistegiaren baitan, elkarrizketaren tartean, EHIGEko zuzendari Lurdes Imaz izan dugu. Kurtso berriarekin batera sortutako kezkak, eskolak kutsadura gune ez direla egiaztatu izana, irakasle gehiagoren beharra edo gurasoekin euskaran zein digitalizazioan trebatzea ezinbesko gakotzat jo ditu.
 
bannerra

bannerra