Skip to main content

Gurean Gaur

Miren Basaras (Mikrobiologoa): "Detekzio arinak funtsezkoak dira"

2020-10-13
Gurean Gaur albistegiaren baitan, elkarrizketaren tartean, Miren Basaras mikrobiologoarekin solasteko aukera izan dugu. Covid19 gaitzak eragindako ondorioen diagnostikoa egiteaz gain, Hego Euskal Herriko zein Europako egoera "kezkagarritzat" jo ditu. Horrekin batera, izurriari aurre egiteko, "detekzio arinak funtsezkoak direla" nabarmendu du.
307 piztaldi aktiborekin, hasi dira aplikatzen neurri murriztaile berriak Nafarroan

2020-10-13
Neurriek %30era murriztu dute zinema eta antzokietako jende kopurua eta tabernen ordutegia gaueko 10etara mugatu. %30ekoa izango da ostalaritza egoitzen gehienezko jende kopurua eta %50ekoa terrazetan.
Gerra Hotza: Mundua bitan zatitu zuen aroaren erradiografia

2020-10-09
Bigarren Mundu Gerraren bukaera eta Sobietar Batasunaren desegin bitarte, mundua bi bloketan banatuta geratu zen. Zati bat Amerikako Estatu Batuen orbitan eta logika kapitalistaren baitan eta, bestea, Sobietar Batasunaren magalean eta sozialismoaren bandera hartuz. Tentsio eta talka politiko ugari ekarri zituen garaia izanik ere, bi superpotentziek ez zuten konfrontazio militar zuzenik garatu. Bai, ordea, bestelako lurralde batzuetan egindako interbentzioen bidez -Vietnam edo Afganistan kasu- eta, bereziki, plano ideologiko, sinboliko eta kulturalean izandako lehia medio. 30 urte beranduago, garai horren gakoak aztertu ditugu, Asier Blas, Elena Beloki eta Koldo Telliturekin batera.
Joaquin Beltran bilatzeko "fase erabakigarria" hasiko da datorren astean

2020-10-09
Eusko Jaurlaritzaren arabera datorren astean "erabakigarria izango den fase bat hasiko da" Joaquin Beltranen gorpua topatzeko. Jaurlaritzako ordezkariek azaldu dutenez, zabortegiaren egoera "nahiko egonkorra" izateak bilaketaren fase berriari ekitea ahalbidetzen du.
Munduko Elikadura Programak jaso du 2020ko Bakearen Nobel saria

2020-10-09
gosea eta gerraren arteko lotura eteteko egindako lana dela eta eskaini diote saria NBEren programari. Literaturakoa Louise Glück poeta estatubatuarrari eskaini zion atzo akademiak eta Fisikako, Kimikako eta Medikunztakoak ere iragarri dituzte komiteek egunotan eta Ekonomiakoa astelehenean emango dute jakitera.
Greba hasi dute zamaketariek eta Gestampeko langileek

2020-10-09
Greba mugagabea hasi dute Matriceria Deustoko eta GTSko langileek, itxieraren aurka. Beharginek manifestazioa egin dute lehen orduan, Zamudiotik aterata. Mobilizazioekin, Gestamp taldeak itxi nahi dituen bi lantegiak eta 230 kaleratzeak gaitzetsi nahi dituzte. Lan duinaren defentsan, greba hasi dute gaurko egunean ere bilboko portuko zamaketariek. Hamasei egunez iraungo du lan uzteak, eta, lan baldintza berriak adosteko negoziazioetan BilboEstiba enpresa elkarteak izan duen jarrera salatzeko antolatu dute borroka.
 
bannerra

bannerra