Skip to main content

Gurean Gaur

1.000 ikaslerengana helduko da Sarean Euskaraz programa

2020-10-06
Euskarazko kultura digitala sustatzea helburu duen ekimenak laugarren edizioa izango du aurtengoa eta formatuz aldatuta iritsiko da COVID19aren izurritearen eraginez. Baluarten ordez, hainbat ikastetxetan antolatu du programa Euskarabideak.
Nafarroak 268.342 PCR proba egin ditu pandemia hasi zenetik urriaren 1era arte

2020-10-06
Uztailaren 1etik 13 adineko hil dira egoitzetan, 11 erietxeetan eta bi egoitzan bertan eta asteburuan 141 positibo zenbatu dituzte adinekoen zentroetan eta 13 ezintasunen edo eritasun mentalen erersidentzietan.
Pedro Azpiazu (Ogasun sailburua): “Gure bidea ez da austeritatea izango”

2020-10-06
Jarraibide ekonomikoak aurkeztu ditu Bingen Zupiria bozeramailearekin batera, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan. Urriaren 15ean bilduko da Finantzen Euskal Kontseilua eta bertan, foru aldundien eskutik, zerga-bilketaren defizita noraino iritsiko den jakingo da, 2021eko aurrekontuak idazteko Jaurlaritzak eskura izango duen diruaren argazkia erabat ixteko.
Itxaso Atutxa (EAJ): "Ez dakit EH Bilduko militante asko prest ote dauden EAJrekin benetako akordioak lortzeko"

2020-10-05
Gurean Gaur saioaren baitan, elkarrizketa sortari bide eman diogu eta aurreneko gonbidatua EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Itxaso Atutxa izan da. Berarekin batera, aktualitateko hainbat gai jorratu ditugu.
Pentsioen erreforma "aukera galdua" izan ez dadin kalera irten dira pentsiodunak

2020-10-05
Mobilizazioa burutu dute Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako pentsiodunek. Hiriburuez gain, hainbat erritan ere egin dute protesta negoziatzen ari diren Pentsio Erreforma aukera galdu bat izan ez dadin exijitzeko.
Udalek euren dirua erabili ahal izango dute aurrerantzean

2020-10-05
Martxelo Diazek Nafarroako fiskalitatearen analisia egin du Nafarroa Gaur saiorako, eta besteak beste Ogasunaren Zordunen zerrenda eta Herrien Gastu Sabaiaren aferak aztertu ditu.
 
bannerra

bannerra