Skip to main content

Gurean Gaur

Aitzinak amaitutzat eman du bere ibilbidea

2020-10-05
Ipar Euskal Herriko gazte antolakundeak bere zikloaren amaiera iragarri du agiri baten bitartez. Komunikatuan ibilbidearen balorazioa eta autokritika egin dute kideek. Etorkizunari begira militante ohiek, eztabaidarako plaza irekiko dute eta prozesu horretan “indarrak bildu eta euskal gazteriak tresna berriak” sortzeko.
Lehen laneguna Madrilen neurri murritzaileekin, Parisen murrizketa berriak sartuko dira indarrean

2020-10-05
Gorabehera gutxirekin eta zalantza askorekin gainditu du Madrilek bere lehen asteburua, koronabirus bidezko kutsatzeak geldiarazteko Osasun Ministerioak ezarritako mugikortasun murrizketekin. Benetako proba astelehen honetan dute, lan astearen hasierarekin eta jarduera ekonomiko eta sozialarekin batera. Bart Frantziako Gobernuak alerta maila gorena ezarri ostean, astearte honetatik aurrera murrizketa berriak sartuko dira indarrean Parisen eta hiriburutik gertu dauden hiru departamentutan.
Guardia Zibilak Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu

2020-10-05
Espainako Auztegi Nazionaleko epaile Isamel Morenok aginduta egin dituzte atxiloketak, gaur goizean. Helburu terroristekin lehergailuak edukitzea leporatu diete 2019an Ertzaintzak Arraia-Maeztun aurkitutako zulo batekin lotura dutelakoan.
Kutsatu kopurua egonkortu egin da Nafarroan

2020-10-05
Datua eguerdi partean aurreratu du Santos Indurain Osasun kontseilariak gripearen aurkako txertoaren kanpainaren lehen egunean.
Zazpi hilabetetako etenaldiaren ostean eta hiru euskal talderekin

2020-10-02
Emakumezkoen ligaren hasieraren nondik norakoak aztertu ditugu Ane Urkiria GARAko kazetariarekin. Izurriaren ondorioz, iragan denboraldia bertan behera geratu ostean, Iberdrola Ligak kurtso berri bati ekingo dio. 18 talderekin, euren artean Athletic, Reala eta Eibar, Real Madrilen presentzia da txapelketako berritasun nagusia.
Iruñeko udalbatzak Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziaren aurkako mozioa baztertu du

2020-10-02
Navarra Sumak mozioa aurkeztu zuen 2019ko txupinazoan ikurrinaren debekuarengatik izandako tirabirengatik epaileak koalizio abertzaleko zinegotziari delitu zantzuak egotzi ondoren.
 
bannerra

bannerra