Skip to main content

Gurean Gaur

Europako laguntzak jaso ditzaketen proiektuak aztertuko ditu idazkaritza tekniko batek

2020-10-07
Ekonomia suspertzeko asmoz Europar Batasunak iragarri dituen diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak aztertzeko erakundeen arteko idazkaritza tekniko bat sortzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek. Organo hori Ogasun Sailaren menpe egongo da.
Lehendakaria Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroarekin bildu da gaur

2020-10-07
Iñigo Urkullu Lehendakariak Yolanda Díaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa hartu du gaur goizean Lehendakaritzan. Bileran Idoia Mendia bigarren lehendakiordea eta Lana eta Enpleguko sailburua ere izan da.
Konstituzio Auzitegiak Torraren helegitea aztertuko du, baina inhabilitazioari eutsiko dio

2020-10-06
Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak atzera bota du Quim Torra Generalitateko presidentearen inhabilitazioa bertan behera uzteko eskaera, baina Gorenaren epaiaren aurkako helegitea aztertuko du.
Maddalen Iriarte: "Zaintzen inguruko erakunde bat behar dugu"

2020-10-06
Gurean Gaur albistegiaren baitan, elkarrizketaren tartean EH Bilduko Maddalen Iriarterekin solasteko aukera izan dugu.
Gerrak ez du etenik Karabakh Garaian

2020-10-06
Karabakh garaiko hiri garrantzitsuenak bonbardatzen jarraitzen du Azerbaijanek, eta armeniarrak atzera egiten ari dira. Bi aldeek zibilen aurkako erasoak egin izana leporatzen diote elkarri. Stepanekert hiriburuan kalte handiak eragin dituzte dagoeneko bonbardaketek, eta Azerbaijanek dio ez direla geldituko eskualde osoa berreskuratu arte.
Herri akusazioa aurkeztuko dute Zaldibarko lur-jausiaren auzian

2020-10-06
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatu eta eragileak zein Zaldibar Argituk indarrak batu dituzte zabortegiaren hondamendiko epaiketan herri akusazio gisa aurkezteko. Bestaldetik, Trapagarango Productos Tubulares enpresan hilabetean izandako bigarren heriotzaren kontrako protesta burutu da Bilbon.
 
bannerra

bannerra