Skip to main content

Gurean Gaur

Mikoleta sariak banatu ditu Bilboko Udalak

2020-10-15
Mikoleta Sarien 32. edizioa ospatu da Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Eskoletako umeei zuzendutako euskarazko ipuin lehiaketa 1988az geroztik egiten da, Bilboko gaztetxoen artean euskara eta irakurmena sustatzeko. Guztira 8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen 882 ipuin aurkeztu dira lehiaketara, eta 14 sari banatu dituzte.
Borrokek ez dute etenik Karabakh Garaian

2020-10-15
Nikol Pashinyan Armeniako lehen ministroak onartu du hildako eta zauritu asko izaten ari direla euren indar armatuen artean, baina aldi berean eskualdearen kontrol orokorra oraindik ere indar armeniarrek dutela ziurtatu du.
Altsasuko gazteek lau urte daramatzate "justizia" eskatzen

2020-10-15
Hirugarren graduan dira orain gazteak, baina euren zigorrak mamtendu dituzte.
Nafarroak gaur 400 kutsatuen langa gainditu du

2020-10-15
Iruñean nabarmen gora egin du positiboen kopuruak 160 gaixorekin, eta kurbaren norabideak gorakada nabarmena jasan du ere Mutiloa, Barañain eta Burlatan.
Kataluniak jatetxe eta tabernak itxiko ditu COVID19aren gorakada dela eta

2020-10-15
COVID-19ak eragindako kutsatzeen gorakadari aurre egiteko, Kataluniako Gobernuak 15 egunez neurri berriak ezarriko ditu bihartik aurrera. Horien artean daude jatetxe eta tabernak ixtea eta jarduera komertziala %30ean murriztea. Azken asteetan Birusaren transmisioa modu esponentzialen bizkortu da. Bartzelonan soilik, positiboak %55 hazi dira azken egunetan. Kataluniako osasun-eskualde guztiek dute agerraldien arrisku handia.
Zigor Urkiaga (Finantza aholkularia): “Ezin gara Europako diruaren zain egon”

2020-10-14
Urriaren 15etik aurrera estatuek euren suspertze eta erresilientzia planen zirriborroak aurkeztu beharko dituzte Bruselan, finantzatu nahi diren proiektuekin eta haien onurekin.
 
bannerra

bannerra