Skip to main content

Aizank!

Zein eragin dute tendentziek gazteengan?

2016-06-02

Ohikoa izaten da gazteen artean pertsonaia famatuen joerak jarraitzea. Hedabideek bultzatzen dituzten tendentzietatik at mugituz gero, baztertua sentitzeko arriskua sentitzen dute askok. Baina zer dela eta gertatzen da hori? Honetaz aritu gara hizketan Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin.

Normala ote naiz?

2016-06-02

Ander Lertxundi sexologoaren esanetan, gazteek euren buruan dituzten kezken jatorrian "normala ote naiz?" galdera dago. Zer da, ordea, normala izatea? Eta nork ezartzen du normaltasuna? Zergatik izan nahi dugu normalak? Honen inguruko hainbat hausnarketa egin ditugu Ander Lertxundi sexologoarekin.

Aizank! | Tendentziak eta perfekzionismoa

2016-06-02

Aizank! saioan tendentziek gazteengan duten eraginaz aritu gara Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin. Gaitik gehiegi urrundu gabe, Ander Lertxundi sexologoarekin, "Normala ote naiz?" galderari erantzun diogu eta Zr Iksi atalean, ordea, Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI eta Lea-Artibai ikastetxeetan egon gara.

Bilboko Abusu ikastolan izan gara!

2016-05-26

Bilboko Abusu ikastola bisitatzeko aukera izan dugu Aizank! saioan. Irakasleek bertako heziketa eskaintzaren berri eman digute, instalazio eta baliabideak erakustearekin batera. Haur hezkuntzatik DBHrarteko ikasketak eskaintzen dituzten bertan eta eskola bera da ikasleen unean uneko beharretara egokitzen dena. Gainera, ikasleen prestaketa egokirako, teknologia berrien erabilpena bultzatzen dute eta talde lanari garrantzia berezia ematen diote.

Lea Artibai ikastetxea: MEL zikloa

2016-05-26

Lea-Artibai ikastetxeko geldialdian, MEL, Mantenimendu Elektromekanikoa zikloa ezagutu dugu Aizank! prpgraman.

Gaztezulo aldizkariko lagunekin izan gara!

2016-05-26

Aizank! saioan astero izaten dugu Gaztezulo aldizkariaren lankidetza. Hori dela eta, ezin ginen haiek bisitatu gabe gelditu! Bertan izan gara eta langileen egunerokoa ezagutzearekin batera, eskuartean dituzten proiektu eta erronken berri eman digu bere zuzendari Zuriñe Maguregik.

 
bannerra

bannerra