Skip to main content

Aizank!

Zarauzko Monte Albertiako ikasleak atzerrian!

2016-04-28

Aizank! saioaren Zr Iksi atalean, Zarauzko Monte Albertia ikastetxea ezagutu dugu eta horrekin batera, Narbona eta Parisetik iritsi berri diren bi ikasleekin hitz egiteko aukera izan dugu. Ikastetxeak, "Erasmus +" bekari esker, hilabeteko egonaldia atzerrian egiteko aukera eman zien eta honen berri eman digute.

Sexologia atala: "lehen aldia" ondo ulertzen al dugu?

2016-04-21

Aizank! saioaren bigarren atalean, Ander Lertxundi sexologoak gazteei asko kezkatzen dien gaia izan du hizpide: "lehen aldia". Lertxundiren arabera, ez da egokia honen inguruan dugun pertzepzioa. Hori azaldu eta "lehen aldi" horretarako gomendioak eman dizkigu.

Lea Artibai Ikastetxea: DAW zikloa

2016-04-21

Aizank! saioan presente ditugu Lea Artibai ikastetxeak eskaintzen dituen zikloak. Bigarren atalean, DAW, Web Aplikazioen Garapena deituriko zikloa ezagutu dugu. 

Bullying-a egiteko erak aldatu al dira?

2016-04-21

Bigarren atalean, Donostiako Zubiri-Manteo institutuko gazteekin aritu gara "bullying"-az solasean. Teknologia berriek "cyberbullying"-a ekarri dute eta asko dira hau burutzeko erak. Gazteek nola ikusten dute egoera? Zer egin ohi dute kasu batekin topo eginez gero? Zein da hau gelditzeko era? Nork du ardura?

Aizank! | Bullying-a eta "lehen aldia"

2016-04-21

Bigarren atalean, Donostiako Zubiri-Manteo institutuan izan gara. Bertako gazteekin "bullying"-aren eta "cyberbullying"-aren inguruan aritu gara solasean. Bestalde, Ander Letxundi sexologoari "lehen aldia" deitzen diogun horretarako aholkuak eskatu dizkiogu. "Zr Iksi" atalean, berriz, Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoa, Zizurkilgo Fraisoro eskola eta Bergarako Miguel Altuna ikastetxea bisitatu ditugu. Lea-Artibai ikastetxean, aldiz, DAW, Web Aplikazioen Garapena deituriko zikloaren berri izan dugu. Eta, nola ez, Gaztezulo aldizkariaren eskutik, euskararen inguruan egin dugu hausnarketa "Ika-Mizka" atalekin.

 

Don Bosco Ikastetxeko erdi eta goi mailako zikloen eskaintza

2016-04-14

Euskal Herriko heziketa eskaintza ezagutuko dugu Aizank! saioan. Errenteriako Don Bosco Ikastetxea aukeretako bat da. Bertako erdi eta goi mailako zikloen berri eman digu Javier Oskoz irakasleak eta ikastetxearen baliabideak gertu-gertutik ezagutu ditugu.

 
bannerra

bannerra