Skip to main content

Aizank!

Zer diote gazteek immigrazioaz?

2016-04-14

Aizank! saioaren lehen atalean, Bilboko Urretxindorra Ikastolan egon gara. Etorkinekiko zein jarrera duten galdetu diegu eta egungo errefuxiatuen krisiaz duten iritzia ezagutu dugu, besteak beste.

 

Lea Artibai Ikastetxea: KIA ekimena

2016-04-14

Aizank! saioan, astero izango dugu Lea Artibai ikastetxearekin hitzordua. Astero erdi zein goi mailako ziklo batean murgilduko gara bertako irakasle baten eskutik. Lehen saioan, KIA, Ekoizpen Prozesuak eta Kalitatea Elikagaien Industiran, izenekoa ezagutu dugu.

Sexologia atala: zer da sexua?

2016-04-14

Aizank! saioaren denboraldi berrian, astero-astero Ander Lertxundi sexologoaren gomendioak izango ditugu. Atariko moduan, lehen saioan, "zer da sexua?" galderari eman dio erantzuna.

Aizank! | Immigrazioa eta sexua

2016-04-14

Denboraldi berriko lehen saioan, Bilboko Urretxindorra Ikastolako gazteekin errefuxiatuen eta immigrazioaren inguruan eztabaidatu dugu. "Zr Iksi" atalean, berriz, Bilboko Txurdinaga Ikastetxea, Errenteriako Don Bosco, Ordiziako Su Eskola eta Markina Xemeingo Lea Artibai Ikastetxea bisitatu ditugu. Sexologia atalean, Ander Lertxundirekin galdera bati erantzuna eman diogu: zer da sexua?

Ikastravelling-ekin ezin etxean gelditu!

2015-05-11

Bost gaztek abiatu duten proiektua da Ikastravelling. Ahalik eta bidai merkeenak antolatzen laguntzen dute, beti ere segurtasuna eta kalitatea bermatuz. Gainera, festak, garraioak edota ekintzak ere eskaintzen dituzte. Bertako bi kiderekin izan gara xehetasun guztiak ezagutzeko.

 

June Calsor soul-jazz doinuen artean ezagutu dugu

2015-05-11

June Calsor musikari donostiarrak bere lehen kontzertua eskaini zuen aretoan hartu gaitu. Bertan, Calsorren hastapenak, arrakastaren sekretuak eta proiektuak ezagutzearekin batera, bere kantuez gozatzeko aukera izan dugu.

 

 
bannerra

bannerra