Skip to main content

Aizank!

Zein eragin du pornografiak gazteengan?

2016-05-12

Pornografiak gazte eta ez horren gazteengan jakinimina sortu ohi du. Hori diote behintzat adituek eta hain zuzen, horren inguruan gehiago jakiteko Ander Lertxundi sexologoarekin izan gara. Pornoa kontsumitzeak gazteen harremanetan zein eragin duen azaldu digu eta gaia eurekin nola lantzen duten ezagutu dugu.

Aizank! | Alkohol kontsumoa eta pornografia

2016-05-12

Alkoholaren kontsumoaz aritu gara Donostiako Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin. Bestalde, Ander Lertxundi sexologoak pornoa ikusteak gazteen arteko harremanetan zein eragin duen azaldu digu. "Zr Iksi" atalean, berriz, Arrasateko Arizmendi Ikastolan "Gorputz eta kirol ekintzen animazioa" zikloa ezagutu dugu. Hernanin BHI-n ere izan gara bertako zikloak gertutik ikusten. Amaitzeko, nola ez, Lea-Artibai ikastexeko ziklo berri bat eta Gaztezulo aldizkariaren ikus-entzunezkoak izan ditugu.

Urretxindorra ikastolan barrena

2016-05-05

Bilboko Urretxindorra ikastolan egon gara. Bertan, haur hezkuntzan hasi eta batxilergora arteko heziketa eskaintzen dute. Miribilla auzoan kokatzen da eta ahal bezain beste ikasle hartzeko asmoz, egoitza berria eraikitzen ari dira. Irakasle zein ikasleen eskutik ezagutu dugu ikastola.

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua

2016-05-05

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan izan gara Aizank! saioan. Bertako irakasle zein ikasleek ikastetxeak eskaintzen dituen zazpi espezializaziotan zehar barneratu gaituzte. Bertako instalazioak ezagutu eta ikastetxearen proiektu zein egitasmoen berri izan dugu.

Lea Artibai ikastetxea: ARI zikloa

2016-05-05

Aizank! saioan Lea Artibai ikastetxeari eskainitako tartean, aste honetan ARI, Automatizazioa eta Robotika Industriala deituriko zikloa ezagutu dugu.

Genero berdintasuna gazteen ikuspegitik

2016-05-05

Denboraldi bakoitzero landu dugu genero berdintasunaren gaia eta oraingoan, Donostiako Zurriola Ikastolan egon gara. Bertako gazteei orokorrean egoera nola ikusten duten, gazteen artean gizon eta emakumeen artean ezberdintasunik ba ote dagoen eta gaia non eta nola landu beharko litzateken galdetu diegu besteak beste.

 

 
bannerra

bannerra