Skip to main content

Aizank!

Sexologia: sexu harremanak eta plazerra

2015-03-30

Aizank! saioko sexologia atalaren 4. alean, sexu harremanez eta plazerraz aritu gara Amaia Vazquez sexologoarekin. Gizon eta emakumeek berdin prozesatzen al dute plazer hori? Idealizatuak al ditugu sexu harremanak?

Gazteek euskaraz hitz egiten al dute?

2015-03-30

19. Korrika amaitu berritan azken egunotan pil-pilean egon den gaiari eutsi nahi izan diogu. Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxean egon gara hain zuzen. Bertako gazteekin euskararen erabilpenaren inguruan hausnarketa egin dugu eta euskararen etorkizuna nola ikusten duten galdetu diegu besteak beste.

Pello Reparazekin izan gara Arbizuko bere estudioan

2015-03-30

Aizank! saioko atal berri honetan Nafarroan izan gara. Arbizun hain zuzen. Bertan, Pello Reparaz Vendetta taldeko tronboi-jole eta ahotsak estudio txiki bat du. Hau bisitatzearekin batera, Vendetta taldearen "13 balas" lan berriaren inguruan aritu gara hizketan eta bide batez, bere ibilbidearen errepasoa egin dugu. Gainera, bere zalentasun, kezka edota proiektuen berri ere eman digu.

Aizank! | Euskararen erabilera eta Pello Reparaz

2015-03-30

Martxoko azken atalean, euskararen erabileraren inguruan hitz egin dugu Lea Artibai Ikastetxeko gazteekin. Bestalde, Arbizun izan gara Pello Reparaz Vendetta taldeko tronboi-jole eta ahotsarekin. Eta azkenik, sexologia atalean sexu harremanez eta plazerraz aritu gara Amaia Vazquez sexologoarekin.

Marka guztiak hausten dabilen Maddi Fernandez bodyboarderra ezagutu dugu

2015-03-16

Olatuak hartzen denbora luzea ez badarama ere, primeran moldatzen da bodyboardean Maddi Fernandez. Besteak beste, 16 urteko lezotarra  Espainiako txapelketan irabazle eta Europakoan bigarren gelditu da. Aurrera begira ere erronka handiak ditu eta hau guzti hau bere egunerokoarekin nola egiten duen bideragarri azaldu digu.

Gazteak jabetzen al dira genero berdintasunaz?

2015-03-16

Aizank! saioaren atal berri honetan genero berdintasunaz hausnarketa egiteko parada hartu dugu. Horretarako Donostiako Axular Lizeoan izan gara. Gazteek nola ikusten dute gizon eta emakumeen arteko berdintasuna? Jabetzen al dira egunerokoan oharkabean pasa ohi diren mikromatxismo deiturikoez? Honetaz guztiaz eta berdintasuna bermatze aldera gazteek duten egitekoez eztabaidatu dugu.

 
bannerra

bannerra