Skip to main content

Aizank!

Aizank! | Gazteek errespetuz jokatzen al dute?

2014-02-10

Aizank! saioaren atal berri honetan errespetua izan dugu hizpide. Askotan esan ohi da gazteek ez dutela errespetuz jokatzen. Zer diote haiek halakoen aurrean? Bestalde, itzuli berri den Kauta taldearekin izan gara. Diska berriaren nondik norakoak ezagutu eta taldearen ibilbidea errepasatu dugu. ZR IKSI atalean, ordea, Hernaniko Institutuan izan gara.

Aizank! | Tendentziak jarraitzeko beharra sentitzen al dute gazteek?

2014-02-03

Aizank! saioaren atal berri honetan tendentzien inguruan eztabaidatu dugu Zurriola Ikastolako gazteekin. Tendentziak jarraitzeko beharra al dute? Jarraitzen al badituzte nola sentitzen dira? Bestalde, Imanol Rojo tolosarrarekin egon gara. Iraupen eskia egiten du eta neguko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du. Amaitzeko, ZR IKSI atalean, Zarauzko Oteitza institutuan izan gara.

Aizank! | Zer diote gazteek abortuaren lege berriaz?

2014-01-28

Aizank! saioaren urtarrileko azken atalean abortuaren lege aldaketaren inguruan hausnarketa egin dugu Donostiako Axular Lizeoko gazteekin. Lege berriak emakumeen eskubideak errespetatzen al ditu? Zer egin dezakete herritarrek halako erreforma baten aurrean? Bestalde, Mungian izan gara Belako taldeari elkarrizketa egiten eta musikarako duten trebezia nondik atera duten gertutik ikusi dugu.  Amaitzeko, ZR IKSI atalean Zarauzko Monte Albertia Institutoa bisitatu dugu.

Aizank! | Gazteak eta ingurumena

2014-01-17

Ingurumenaz aritu gara gazteekin, Aizank! saioaren atal berri honetan. Kezka sortzen ote die? Zer egin dezakegu ingurugiroa zaintzeko? Zer diote azken aldian izan diren erraustegiaren inguruko liskarrez? Bestalde, Aritz Aranburu surflariarekin izan gara. Bere ibilbidea errepasatzearekin batera, munduko goi mailako surf zirkuituaren zein aurreikuspen egiten duen jakin dugu. Amaitzeko, ZR IKSI atalean, Fraisoro ikastetxea bisitatu dugu.

Aizank! | Nolakoa da gazteen parte hartzea politikan?

2014-01-13

Urtarrileko bigarren Aizank! saioan, politikaren inguruan eztabaidatu dugu gazteekin. Bestalde, Donostiako Nerea eta Gorka Gurrutxaga dantzariekin izan gara. Zr Iksi atalean, ordea, Urnietako Salesiarrak bisitatu ditugu eta astero bezala musika, agenda eta lehiaketa ere izan ditugu.

Aizank! | Interneten pribatutasunaren muga gainditzen al dugu?

2014-01-07

Aizank! saioaren 2014ko lehen atalean, internet eta pribatutasunaren inguruan eztabaidatu dugu. Elkarrizketan, ordea, futbola izan dugu hizpide. Realeko Markel Bergara jokalariarekin bildu gara eta bere ibilbidea errepasatu dugu. Zr Iksi atalean, Bergarako Miguel Altuna institutua bisitatu dugu eta beti bezala, lehiaketa, agenda eta musika ere izan ditugu.

 
bannerra

bannerra