Skip to main content

Aizank!

Europako txapelketan ariko da Enara Fernandez eskiatzailea

2015-03-02

Enara Fernandezek hamahiru urte besterik ez ditu eta ikusmen urritasuna du. Hori, ordea, ez da oztopo izan eskiatzen ikasi eta besteak beste Espainiako txapelketa irabazteko. Orain, Europako txapelketan hartuko du parte. Berarekin izan gara eta zailtasun hauei aurre eginez dagoen tokira iristea nola lortu duen azaldu digu. Gainera, Iraitz Etxarri Enararen gidariarekin ere hitz egiteko aukera izan dugu.

Sexologia: antisorgailuak

2015-03-02

Aizank! saioan sexologia atala estreinatu dugu. Amaia Vazquez sexologoarekin izango gara astero sexologiaren inguruan gazteek izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Hori horrela, lehen atalean antisorgailuez aritu gara. Merkatuan topa ditzakegun aukera ezberdinen berri eman digu Amaia Vazquezek eta horien artean gomendagarrienak zeintzuk diren azaldu digu. 

Nola ikusten dute gazteek Bullying-a?

2015-03-02

Aizank! saioan Axular Lizeoko gazteekin Bullying-az aritu gara. Nola ikusten dute ikaskideenganako tratu txarra? Euren inguruan izan al dute kasurik? Berdin burutzen al da mutil eta nesken artean? Teknologia berriek Bullying era berriak eragin al dituzte? Galdera horiei guztiei erantzun diete gazteek eta egora konpontzeko egin beharrekoez hausnartu dugu.

Aizank! | Bullying-a eta Enara Fernandez

2015-03-02

Aizank! saioren hirugarren atalean, Bullying-az aritu gara Donostiako Axular Lizeoko gazteekin. Bestalde, ikusmen urritasuna duen Enara Fernandez eskiatzaile gaztea eta bere gidaria elkarrizketatu ditugu. Zr Iksi atalean, ordea, Txurdinaga goi mailako ikasketa zentrua bisitatu dugu. Amaia Vazquez sexologoaren eskutik, sexologia zalantzak argitzeko atala izan da saio honetako berrikuntza. Antisorgailuen berri eman digu. Amaitzeko, astero bezala, K Proiektuko tertulia ere izan dugu saioan.

Zein eragin dute tendentziek gazteengan?

2015-02-23

Aizank! saioaren bigarren atalean, tendentzien inguruan eztabaidatu dugu. Nola eragiten dute gazteengan ezarritako ereduek? Hauek jarraitzeko beharra sentitzen al dute? Zein dira horien erantzule? Zein ondorio eragiten dituzte?

Joseba Zaldua futbolariak bere zaletasun eta kezken berri eman digu

2015-02-23

Aizank! saioaren atal berri honetan futbola izan dugu elkarrizketa gaia. Joseba Zaldua Realeko jokalariarekin izan gara. Batetik, bere ibilbidearen eta egun taldean bizi duen egoeraren inguruan hitz egin dugu, baina bestalde, futbolari izatearen ondorioz alde batera utzi behar izan dituen zaletasunez eta egunerokoan kezka pizten dioten kontuez galdetu diogu.

 
bannerra

bannerra