Skip to main content

Azken bideoak: Hauteskundeak

bideoa prestatzen
Adur Ezenarro (Ordiziako alkatea): "Herritarrek norbaitek babestuko zutenaren mezu bat jaso behar zuten, eta nik uste dut jaso zutela"

2020-07-13
Ordiziako alkateak Adur Ezenarrok, bozka egunaren ondorenean, herritarrentzako esker on hitzak izan ditu, hauteskundeetan EH Bildurengan eta covid19 kasuen gorakadan udalarengan jarritako konfidantzagatik. Gaitzean positibo eman duten herritarrei bozka eskubidea kendu zaiela gogoratu du eta gertatutakoa hausnarketarako erabil dadin nahi du Ezenarrok.
bideoa prestatzen
Mahai gainean daude datorren parlamentuari begirako lehen ondorioak

2020-07-13
EAJk eta PSE-EEk, gehiengo osoa lortu dute. Azken legealdian elkarrekin aritu dira Eusko Jaurlaritzan, baina ez dute gehiengo osorik izan legebiltzarrean, gutxigatik: 38 eserlekuan dago gehiengoa, eta 37 zeuzkaten. Emaitzak kontuan hartuta, datorren legealdian, gehiengoa izango dute: 41 ordezkari. Igoera horren oinarrian jeltzaleen igoera dago. PSE-EEk ez du igoera adierazgarririk izan: hamar ordezkari lortu ditu, 2016an baino bat gehiago.
bideoa prestatzen
EAJk irabazi ditu EAEko hauteskundeak, EH Bildu alternatiba gisa indartu da eta ultreskuina Legebiltzarrera heldu da

2020-07-13
Boto ugari galdu arren hiru eserleku gehiago eskuratu ditu alderdi jeltzaleak. EH Bilduk nabarmen egin du gora boto eta ordezkarietan abstentzio altua egonda ere eta VOXek eserleku bat lortu du Arabatik. PSE-EEk uste baino emaitza txarragoak eskuratu ditu eta PP+C's-ek eta Elkarrekin Podemos-ek kolpe gogorra jaso dute.
bideoa prestatzen
Hauteskunde eguneko arratsaldea lasai hasi da Bilbon

2020-07-12
Bizkaian, herritarren %13,9k eman du botoa goizeko 12ak arteko epean, 2016an baino %1,02 gutxiago. Hiriburuan, Bilbon, ez da gorabeherarik jaso egunean zehar. Bozka ematera gerturatu direnek segurtasun neurriak bete dituzte. Hala, maskarak, gel hidroalkoholikoa eta segurtasun distantzia dira gaurkoan protagonista.
bideoa prestatzen
Feminismoarekiko duen konpromisoa berretsi du EH Bilduk kanpainako azken egunean

2020-07-10
Uztailaren 10ean hauteskunde kanpainako partidu politikoek izan dituzten ekitaldiak izan dira gaur ere.
bideoa prestatzen
Jaurlaritzak antzemandako 200 positibo “aktiboek” ezin izango dute botoa eman igandean

2020-07-10
Halaxe argitu du Nekane Murga Osasun Sailburuak gaur egin duen agerraldian. Zalantzak eragin ditu Ordiziako berragertzeak eta EH Bildu-ren galderei erantzunez, EAEko hauteskunde batzordeak berretsi du Jaurlaritzak hartutako neurriek hauteskundeei begira osasuna bermatzeko nahikoak direla. Hala ere, PCRan positibo eman duten herritarrek ezingo dute botoa eman uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.