Skip to main content
Nahieran Ikusteko.tv

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Gurean Gaur +: Independentzia deklaratu ala egiten da?

2017-10-11

Carles Puigdemont-ek Kataluniako parlamentuan egindako hitzartzearen ondoren, Mariano Rajoyk 155. artikulua aplikatzeko bideari ateak ireki dizkio gaur. Egoera aztertu asmoz, Gurean Gaur + saioan, Ekhiñe Atorrasagastiren gidaritzapean, Patxi Gaztelumendi eta Arkaitz Unzueta izan ditugu solaskide. Horrekin batera, analista ugariren iritziak bildu ditugu.

bideoaren irudia
Lur Arbizu, Aida Sanuy eta Arnaldo Otegiren hitzaldia EHUn

2017-09-27

Ehunka gazte bildu dira Leioako Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Ernaiek antolatutako mahai inguruan. Bertan, Ernaieko Lur Arbizu, CUPeko Aida Sanuy eta EH Bilduko Arnaldo Otegi izan dira.

bideoaren irudia
Gurean Gaur: Katalunia aste erabakiorran sartu da

2017-09-25

Atzera kontua hasi da, urriaren 1ean Katalunian egitekoa den herri galdeketa gero eta gertuago dago. Gaurkoan, Josep Lluis Trapero Mossos D'Escuadra-ko burua ez da polizia ezberdinen koordinazio bilkurara joan eta haren ordez beste kide bat bidali du. EAJ-k, Alderdi Egunaren baitan, bere intermediaziorako gaitasuna azpimarratu du. Euskal politikagintzan, Arkaitz Rodriguez izendatu dute Sortuko buru berri bezala.

bideoaren irudia
Gurean Gaur berezia: Katalunian egindako polizi operazioak erantzun herritar ozena jaso du

2017-09-20

Guardia zibilak 14 pertsona atxilotu ditu gaur, Kataluniako Generalitat-arekin edo entitate subiranistekin lotuta. Horrekin batera, hainbat gune arakatu ditu. Egoera honi erantzun, atxilotuei elkartasuna adierazi eta urriaren 1eko herri galdeketari babesa eskaintzeko, milaka herritar kalera atera dira. Hamaika Telebistak, zuzeneko saio berezia egin du egunak emandako guztiaren laburbilduma osatuz.

bideoaren irudia
GUREAN GAUR BEREZIA: Guardia Zibila Generalitateko egoitzetan sartu da eta hainbat atxiloketa egin ditu

2017-09-20

Guardia Zibila Kataluniako Generalitateko hainbat egoitzatara sartu da, urriaren 1eko erreferendumarekin lotutako frogen bila. Hamarnaka goi kargu atxilotu dituzte.

 

bideoaren irudia
Gurean Gaur: ETAk bere "funtzioaz eta zikloaz" erabakitzeko barne eztabaida hasi du

2017-09-18

GARA egunkariari bidalitako gutunean, erakunde armatuak azaldu duenez, eztabaida hau atzeratzearen arrazoia "Ezker Abertzalearen baitan abian zeuden beste debate batzuk ez oztopatzea" izan da. Bestalde, Katalunian, aurrera jarraitzen du independentziaren aldekoen kanpainak nahiz eta Guardia Zibilak propagandarako material ugari atzeman duen.