Skip to main content

Azken bideoak: Hauteskundeak

bideoa prestatzen
José Ramón Becerra: "Ezohiko egoera batean ezohiko neurriak hartu behar dira"

2020-06-29
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariak elkarrizketatuko ditugu. Aurrenekoa, Equo Berdeak-eko lehendakarigai José Ramón Becerra izan da, trantsizio ekologikoaren bidean zerga politikan aldaketak planteatzeaz gain, berreraikuntzarako gobernua proposatu du. Honatx solasaldiaren aurrerapena.
bideoa prestatzen
Ziburu, Itsasu, Urruña eta Uztaritzen irabazi dute abertzaleek

2020-06-29
Udal hauteskundeetako bigarren itzuli berezi honetan abertzaleek bertako auzapezak eskuratu dituzte. Jean-Rene Etchegarayk Baionan karguari eutsi dio eta nahi izanez gero, Euskal Elkargoko presidente izaten jarraituko du. Partaidetza murritzak eta Koronabirusak markatutako bigarren itzulia izan da.
bideoa prestatzen
Hauteskunde kanpaina hasi da EAEn

2020-06-26
Hauteskunde kanpaina abiatu da eta lehendakarigaiak hasi dira dagoeneko herritarren botoa eskatzen.
bideoa prestatzen
Bilbon hauteskunde-mahaietan ez egoteko 1.500 alegazio jaso dira dagoeneko

2020-06-26
Hauteskunde-mahaietan ez egoteko 1.500 alegazio jaso dira Bilbon jadanik. Hauteskunde-batzordeetan aurkeztutako argudioen artean Koronabirusarekiko beldurra da uztailaren 12an hauteskunde-mahai batean parte hartzea saihesteko arrazoi nagusia.
bideoa prestatzen
Gaur gauerdian abiatuko da ofizialki hauteskunde-kanpaina

2020-06-25
Dagoeneko alderdi guztiak hasi dira uztailaren 12rako prestatzen. Koronabirusaren pandemiak hauteskundeen atzerapena ekarri zuen, eta hauteskunde honetako protagonista izaten jarraituko du birusa, ekintza guztiak baldintzatuko dituelako.
bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos): “Ba al dakizu zer den benetan anakronikoa, Urkullu jauna?”

2020-06-23
Anakronismoei buruz hitz egiteko agerraldia egin du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos alderdiaren lehendakarigaiak. Kontzeptuari helduta, Gorrotxategik zaintza bezalako funtsezko zerbitzuak pribatizatuta egotea, La Naval erortzen uztea edota “EAJk inork baino hobeto” ezagutzen dituen bezero sareak jo ditu anakronikotzat.