Skip to main content

Azken bideoak: Museoak

bideoa prestatzen
‘Van Gogh Alive’ erakusketa "multisensoriala" Iruñean

2020-03-02
‘Van Gogh alive’ erakusketa «multisensoriala» otsailaren 29tik maiatzaren 31 arte egongo da Baluarte Jauregian.
bideoa prestatzen
Bilboko Euskal Museo eraberrituak 2023an irekiko ditu ateak

2020-02-25
Ehun urte beteko dituen Bilboko Euskal Museoak aldaketa handiei egingo dio aurre datozen hilabete eta urteetan. Euskal kulturaren erakuslehio garrantzitsuenetarikoa izan da 1923an ireki zenetik, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean, eta 2023rako bukatuta egotea espero den obrari esker, espazio eta aukera ugari irabaziko ditu. Datozen asteetan jakingo da aurkeztutako bederatzi proiektuetatik zeinek irabazten duen lehiaketa publikoa eta orduantxe abiatuko da hiru urte inguru iraungo duen berritze eta handitze prozesua.
bideoa prestatzen
Arte Ederren Museoak artelanen bildumaren kontserbatze lanak burutu ditu

2020-01-22
Ezarritako tratamenduek, materia piktorikoa eta euskarriak egonkortu, azaleko geruzak tratatu, eta muntaketa nabarmen hobetu dute. Gainera, analisi teknikoek oso informazio baliotsua eman dute, esku hartzeko proposamenak zehazteko eta obren eta artisten ezagutzan sakontzeko.
bideoa prestatzen
‘Hezurretan inprimatutako bizitza. Paleopatologia Nafarroan’

2019-12-17
Nafarroako Museoak ‘Hezurretan inprimatutako bizitza. Pateopatologia Nafarroan' erakusketa du erakusgai daukate nafarroako otsaila arte. Maite Tirapu arkeologoak azaldu digunez, gure bizimoduaren aztarnategi dira hezurrak. Honek, garai bateko iruindarren egunerokoaz jakiteko aukera ematen digu. Nola bizi ziren? Eta, batez ere, zein izan ohi zen heriotzen eragile?
bideoa prestatzen
Egungo eraikinaren gainean handituko du Norman Foster arkitektoak Bilboko Arte Ederren museoa

2019-12-16
Bilboko Arte Ederren museoaren handitzea aurkeztu du Norman Foster arkitekto britainiarrak. Agravitas proiektuarekin ekainean lehiaketa publikoa irabazi ostean, orduko proposamenak izan dituen aldaketak bildu ditu aurkezpenean. Egun dagoen eraikinaren gainean gauzatuko du Fosterrek bere lan berria, hain zuzen, 2.000 metro karratuko bi solairu gehituko dizkio museoari eta lur azpian eraikitzea ekidingo du proiektuak.
bideoa prestatzen
Udazkenarekin batera hasiko da Uholdeak, Nafarroan arte garaikidea sustatzeko erakusketa programa

2019-09-26
Udazkenarekin batera hasiko da Uholdeak, Nafarroan arte garaikidea sustatzeko erakusketa programa. Udaberrira bitarte urritik hasita eta hilabetez hilabete, hurrenez hurren, sei artegileren lanek Agoitz, Tutera, Altsasu eta Tafalla bisitatuko dituzte.