Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Jagoba Arrasatek zuhurtzia eskatu du Betisen aurkako partiduan

2019-09-19
Astero legez Jagoba Arrasatek partiduaren aurreko eguneko prentsaurrekoa eman du. Osasunako entrenatzailea baikor agertu da taldeak lehendabiziko lau jardunaldietan erakutsitako ganorarekiko. Biharko Betisen aurkako partiduari dagokionez zuhurtzia eskatu du, hori Osasunaren bertute handienetako bat delakoan.
bideoa prestatzen
Osasunak 2021era arte luzatu du Unai Garcia atzelariaren kontratua

2019-09-10
Osasunak Unai Garcia atzelariaren kontratua 2021erarte luzatu du. Modu honetan klubak harrobiko jokalariei jarraikortasuna emateko politikari jarraipena eman dio eta Oier, Torres eta David Garciarekin egin bezala urtebete luzatu du Unai Garciaren kontratua.
bideoa prestatzen
Argentinak bertan behera utzi du Euskal Selekzioaren aurkako partida

2019-09-06
Urriaren 13an, Euskal Selekzioak Argentinaren kontra jokatu beharreko partida bertan behera utzi du AFAk. Euskal federaziotik egoeraren inguruko argipenak emango dituztela iragarri dute eta partida egiteko ahaleginetan jarraitzen dutela ziurtatzen dute.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioak Argentinaren aurka jokatu beharreko partida kolokan dago

2019-09-03
FIFA bitartekaria eta Argentinako federazioaren arteko desadostasunak medio, urriaren 13an San Mamesen lehiatu beharreko norgehiagoka airean dago. Euskal federazioa zein Eusko Jaurlaritza lanean ari dira partida jokatzeko asmoz. Honatx, Beñat Zarrabeitia lankidearen analisia.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioak Argentinaren aurka jokatuko du urriaren 13an

2019-08-29
San Mamesekoa, Javier Clementeren aginduetara lehiatuko den bigarren lagunartekoa izango da. Argentinak bitan irabazi du munduko txapelketa eta bere jokalaririk onenetariko batzuekin arituko da. Hori bai, Leo Messik ez du parte hartuko, zigortuta dagoelako.
bideoa prestatzen
Pervis Estupiñan aurkeztu du Osasunak

2019-07-18
Osasunak Pervis Estupiñan atzelaria aurkeztu du. Ekuaterako hegaleko jokalariak Watford talde ingelesak utzita jokatuko du Sadarren hastear den denboraldian.