Skip to main content

Azken bideoak: ELKARREKIN

bideoaren irudia
ElkarRekin / Ibaiak eta medikuak

2017-08-18

Life irekibai proiektuko Ana Barela teknikaria izango dugu lehenengo gonbidatua. Berarekin proiektua bera eta proiektuan aritu diren Baztango udaleko zinegotzi Juan Kruz Iriarte, hondakin teknikari Miren Meoki eta Lesakako Tantirumairu ikastolako zuzendari Aitor Irazoki ezagutuko ditugu.

Isabel Cuberori esker, berriz, hainbat herrialdeko egoera jasoko dugu.  Medikua da bera, eta Niger, Colombia, Haiti eta Afrika Erdiko Errepublikan izan da bertako herritarren bizi baldintzak hobetzeko lanean. Egun Luzaidetik jarraitzen du laguntza eskaintzen.

bideoaren irudia
ElkarRekin / Harrera familiak eta espetxeak

2017-07-19
 

Familia urrun duten haur eta nerabeek gabezia ugari dituzte, baina beharren artean bat nagusitzen da: maitasuna. Hezur-haragizko besarkadak behar dituzte. Horretan laguntzen duten harrera familiak ezagutuko ditugu.

Gaurko bigarren erreportajean Irati Jimenezekin izanen gara. Zuzenbidea ikasten ari zela Salhaketa elkartea ezagutu, eta geroztik bertan aritzen da presoen eskubideen alde borrokan.