Skip to main content

Albisteak

Etorkinak

Udalbiltza eta EH 11 Kolore elkarlanean hasi dira

L.Ferro, 2014-05-07

Udalbiltzak hitzarmen bat sinatu du EH 11 Kolore elkartearekin. Honen bidez, diru-laguntza bat emango dio "Euskal Herri anitzarentzat adostasunak" deituriko ekimena bultzatu ahal izateko. Ekimenak hainbat helburu dauzka. Horien artean, herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna defendatzea da, haien jatorria edozein dela ere.

 
Gizartea

Gipuzkoako Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena jarri du martxan

B.Gartzia, 2014-05-07

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz jarri du martxan Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena, iaz Urola Erdian esperientzia pilotua egin ostean. Lurraldeko lau eskualdetan burutuko da ekimena: Urola Erdian, Oarsoaldean, Tolosaldean eta Bidasoaldean. Herritarrek 2 milioi euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute.

 
Politika

Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko dute Ondarroan

N.Andres, 2014-05-06

Maiatzaren 31an, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko dute Ondarroan egingo den manifestazioan. Hainbat sektoreetako norbanakoek larri dauden presoen egoeraz kezkatuta, manifestaziorako deialdia egin dute. Larriki gaixo dauden euskal presoak 11 direla gogorarazi dute, eta  hauen osasun txostenen atzean giza eskubideen urraketa dagoela salatu du Iera Arantzamendi Ondarruko "Iparra galdu barik" plataformako kideak.

 
Kultura

Musika, antzerkia, tailerrak eta piroteknia ikuskizunak izango dira Balmasedako Erdi aroko azokan

A.Azkue, 2014-05-06

Maiatzaren 10 eta 11an Balmasedak XVI. Erdi Aroko azoka hartuko du. Azokak mundu zabaletik etorritako artisau eta lanbideak erakutsiko ditu urtero bezala baina horretaz gain berritasun ugari bilduko ditu. Hauen artean 40 herritar batuko dituen herri antzerkia azpimarratu dute antolatzaileek. Las Guerras Banderizas da ikuskizunaren izenburua eta garai batean herrian izan ziren gudak ekarriko ditu gogora. Etxeko txikienek ere izango dute bere lekua azokaren barruan, txikienei eskainitako Erdi Aroko kanpamendua izango delako besteak beste. Bukatzeko antolakuntzatik garraio publikoa erabiltzeko deia luzatu dute.

 
Kultura

Europako artisten sarea martxan da

B.Gartzia, 2014-05-06

Donostia 2016ek eta Etxepare Institutuak haien nahia bete ahal izan dute azkenik. Abenduan ereindako proiektuaren lehen fruituak jaso ahal izango dituzte hurrengo hilabeteetan. Europako artisten sarea sortzea zuten helburu eta dagoeneko badituzte lehenen jaurdunaldi honen irabazleak: Matxalen De Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasua.

 
Manifestazioak

Euskal Herriko sistema finantzario publikoaren aldeko giza katea egin dute gaur

L.Pereiro, 2014-05-06

Eragile sozial eta sindikatu ezberdinek euskal erakunde publikoei, alderdi politikoei, gobernuei, legebiltzarrei, foru aldundiei eta udalei sistema finantzario publiko baten alde erabaki politiko eta legegileak har ditzaten eskatu diete. Horretarako Bilboko udaletxetik Kutxabanken egoitzaraino giza katea egin dute.